Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Azaroaren 29an eta 30ean, Euskalduna Jauregian, Zerbitzu Publikoen Kalitateari buruzko 3. Estatuko Konferentzia.

2011.eko azaroak 14

Zerbitzu Publikoen Kalitateari buruzko 3. Estatuko Konferentzia, Eusko Jaurlaritzak eta Politika Publikoen Ebaluazioa eta Zerbitzuen Kalitatearen Estatuko Agentziak (AEVAL) antolatuta, Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko da, 2011ko azaroaren 29an eta 30ean, sektore publiko eta pribatuaren profesionalei zein beste partaideei, zuzenduta dagoelarik.

Edizio honetako goiburua 'Kalitatearen balio erantsia. Elkarlana eta partaidetza, eraginkorragoak izateko' da. Gertakizun honek bi lerro handi garatuko ditu: Sare-lana / Sareen kudeaketa eta Kalitatearen Kudeaketa: eraginkortasuna eta jasangarritasuna.

Konferentzia Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Administrazioen arteko Sarearen babespean egiten da. Sare hau autonomia-erkidegoak, FEMP, AGE eta AEVALen arteko lankidetzarako foroa da, zeinean modu aktiboan esku hartzen dugun, parte hartzearen aldeko apustua egin dugulako, Gobernu Irekiaren printzipio bat den neurrian. Eusko Jaurlaritzak bi praktika on aurkeztuko ditu, EcoEuskadi 2010 eta Berdintasun-Planen Ebaluazioa. Era berean, Elena Pérez Barredok, Funtzio Publikoaren sailburuordeak eta Iñaki Ortizek, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendariak, bi mahai-inguruetan hartuko dute parte, eta amaitzeko, Idoia Mendiak, Justizia eta Administrazio Publikoaren Sailburuak, 2010eko Kudeaketa Publikoa Hobetzeko eta Berritzeko sariak emango ditu.

Konferentziaren anfitrioi eta antolatzaile garenez gero, Konferentzia bikaina izaten saiatuko gara. Hori dela eta, Zerbitzu Publikoen Kalitateari buruzko 3. Estatuko Konferentziaren web orrialdearen bitartez izena ematera gonbidatzen zaitugu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan