Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

1,5 M € Ekodiseinua eta Demostrazioa Ekonomia Zirkularrean, Ekoberrikuntza Estrategikoa eta ETE Zirkularrak abiarazteko (Gobernu Bilera 2022-10-11)a

2022-10-11

Gobernu Kontseiluak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren agindua onartu du. Agindu horren bidez ekonomia zirkularra berritzeko 1.500.000 euroko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira eta deialdia egiten da.  

Jarduketa-ildoak honako hauek dira: 

  1. ildoa: Ekodiseinua eta Demostrazioa Ekonomia Zirkularrean
  2. ildoa: Ekoberrikuntza Estrategikoa
  3. ildoa: ETE Zirkularra 

Laguntzek Ekonomia Zirkularrerako Estrategiari eta Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2030erako Planari erantzuten diete, eta honako helburu hauek betetzea dute helburu:  

  • Produktibitate materiala % 30 handitzea
  • Materialen kontsumoarekin lotutako karbono-emisioak % 26 murriztea
  • Material zirkularraren erabilera-tasa % 30 handitzea
  • Hondakinen sorrera % 30 murriztea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan fabrikatutako produktu zirkularrenen fakturazioa hirukoiztea
  • Enplegu zirkularra % 15 handitzea

Helburu eta emaitza zirkular horiek lortzeko, besteak beste, Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030 deitutakoan ezarritako lehentasunezko esparruetara bideratutako jarduketa berritzaileak bultzatu behar dira enpresetan, Europar Batasunaren erregulazio edo preskripzio-tresna bat egotearen, euskal ekonomiarako aukera baten eta soluzio ekoberritzaileak bizkortzeko lankidetza publiko-pribatuaren beharraren arabera.  

Ekoberrikuntza bultzatzeko bi etapa behar dira:  

  1. Erronka zirkular espezifiko baterako “soluzio teknologiko berrien garapenaren” etapa, Europar Batasuneko tresna berde berriekin lerrokatua, gainerako euskal enpresentzat ekoberrikuntza zirkularrean enpresa aitzindari eta erreferenteen talde bat sendotuz. Soluzio horiek ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko demostrazioko edo ekoberrikuntza estrategikoko proiektuen bidez garatzen dira.
  2. Ekonomia zirkularraren arloan garatutako “soluzio teknologiko edo metodologiko berritzaileak eraginkortasunez lehentasunezko balio-kateetako euskal ETE kopuru handi bati transferitzeko” etapa, bitarteko eragileen (klusterrak, enpresa-elkarteak, eskualde-agentziak…) beharrezko parte-hartzearekin.  

Dirulaguntzen deialdi honek bi etapei erantzun nahi die, hiru proiektu-ildo nabarmenen bidez: Ekodiseinua eta Demostrazioa Ekonomia Zirkularrean; Ekoberrikuntza Estrategikoa eta ETE Zirkularra.   

Eskaeren aurkezpena 

Dirulaguntza horiek kudeatzea eta aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari dagokio, IHOBEren laguntzarekin. 

Eskabideak aurkezteko azken eguna Agindua EHAAn argitaratzeak ezarriko du.

Proiektuak egikaritzeko gehieneko epea honela arautzen da: 

  • ildoa, Ekodiseinua eta demostrazioa ekonomia zirkularrean: 2023ko abenduaren 31
  • ildoa, Ekoberrikuntza Estrategikoa: 2024ko ekainaren 30a
  • Ildoa, ETE zirkularra: 2023ko abenduaren 31 

Proiektuak aldian-aldian monitorizatuko dira, Ekonomia zirkularraren estrategian, Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Planean, eta Eusko Jaurlaritzaren gainerako plan eta estrategietan jasotako ekonomiaren desmaterializazioa eta ekoberrikuntza zirkularra sustatzeko helburuei egiten dieten ekarpena ebaluatzeko. 

Lan-ildo horiek azken 5 urteetan Ekodiseinua eta Demostrazioa Ekonomia Zirkularrari lotutako 1. ildoan garatutako 130 proiektu baino gehiagoko esperientzia dute, eta enpresa-partzuergoek Ekoberrikuntza Zirkularraren Programaren esparruan Ekoberrikuntza Estrategikoari lotutako 2. ildoan garatutako 50 proiektu baino gehiagokoa. ETE Zirkularrari lotutako 3. ildoaren kasuan, ehun bat ETEk parte hartu dute tarteko eragile industrialek gidatutako 12 proiektutan. 

Laburbilduz, dirulaguntza horien aplikazio-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresetako ingurumen-berrikuntza da, eta helburu hauek ditu: 

  • Berotegi Efektuko Gasen (BEG) emisioak arintzea ekonomia zirkularraren bidez, ekoizpen-prozesuetako baliabideen efizientzia barne hartuz.
  • Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, lehengaiak ez isurtzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia berdea suspertzen, lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen lagunduko duten enpresa-jarduera jasangarriak sortzea.
  • Lurraldeko ingurumen-erresilientzia handitzea, merkatu globalean erreplikagarritasun handia duten soluzio teknologiko berritzaileen bidez.
  • Enpresen arteko lankidetzak sendotzea, Europako tresna zirkularren ondoriozko erronkei eta aukerei aurre egiteko.

Eskaera-esteka:

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2022/2022-subvenciones-para-innovacion-en-economia-circular/web01-tramite/es/#pills_regulation

Laguntzen Agindua:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2022/2022-ekonomia-zirkularreko-berrikuntzarako-dirulaguntzak/web01-tramite/eu/

 

 

2 iruzkin
  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena saila
    2022-10-17

    Buenas tardes Ximena, lo primero agradecer tu interés y la consulta. Efectivamente hemos anunciado que el Consejo de Gobierno ha aprobado la orden del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente por la que se establecen las bases reguladoras y se convocan subvenciones para innovación en economía circular por 1.500.000 euros. El próximo jueves 20 de octubre se publicará en el BOPV, Boletín Oficial del País Vasco, la orden por la que se abre la convocatoria de estas ayudas. Ahi podrás disponer de toda la información al respecto. Por tanto es necesario esperar unos días para que se active todo con la publicación en el BOPV. Esperamos haber aclarado los términos. Saludos

  • Argazkia Ximena Franco
    2022-10-13

    Hola, he buscado los pliegos o mayor información para la presentación de propuestas en el marco de estas ayudas. En la información que aparece en la página se remite a unos enlaces que dirigen a otra ayuda que se cerró en abril de 2022, y no está relacionada con las ayudas de la noticia. El enlace que ponen en la página es el siguiente, pero no lleva los pliegos de esta convocatoria: https://www.euskadi.eus/2ayuda_subvencion/2022/hazitek-2022/web01-tramite/es/

    Quisiera solicitar, amablemente, remitirme la información para la presentación a la convocatoria mencionada en la noticia.
    Saludos cordiales y gracias,
    Ximena Franco
    xfranco@globalfactor.com

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko