Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Lanbidek azaroaren 15era aurreratu du arratsaldeetan zabaltzeko asmoa

2011.eko azaroak 10

 

  • "Langabeziaren aurkako borrokak lehentasuna du gobernu honentzat, eta horregatik hilabete eta erdi aurreratu dugu lehendakariak agindutakoa", adierazi du Gemma Zabaleta sailburuak.
  • Euskal Enplegu Zerbitzuaren 31 bulego arratsaldeko zortziak arte egongo dira zabalik.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak hilaren 15era (asteartea) aurreratuko du Patxi López lehendakariak Eusko Legebiltzarraren politika orokorreko osoko bilkuran hartutako konpromisoa, hau da, 2012ko urtarriletik aurrera arratsaldez zabaltzeko konpromisoa. Horrela, hiru lurraldeetan banatutako 32 bulegok bezeroari arreta eskaintzeko ordutegia arratsaldeko zortziak arte zabalduko dute.

"Langabeziaren aurkako borrokak lehentasuna du gobernu honentzat. Halaxe da krisiaren eraginpean gaudenez geroztik. Ildo horretan, lehendakariak Politika Orokorrari buruzko eztabaidan urtarrilaren 1etik aurrera arratsaldeetan zabaltzeko iragarri zuen konpromisoa aurreratu egingo dugu, hilabete eta erdiz hain zuzen ere", adierazi du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaleta andreak.

"Lanbideren egitura baliatuko dugu, bertako langileak erabat konprometituta baitaude pertsonei laguntzeko eta enpleguarekiko duten posizioa hobetzeko orientazio pertsonalizatuaren, prestakuntzaren edo lan-bitartekotzaren bitartez. Horregatik, Lanbideren bulego gehienek goiz eta arratsaldeko lanaldi trinkoan zabalduko dituzte ateak, eskura ditugun zerbitzuak ahalik eta hobekien erabili behar ditugulako", azpimarratu du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu eta Lanbideko Administrazio Kontseiluko lehendakariak.

Zabalkuntza horrekin Euskadin lan egiteko adinean dagoen biztanleriaren % 97 hartzen du, eta Lanbideren 32 bulego horietan arreta eskaintzeko ordutegia goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortzietara izango da. Zerbitzu ona bermatzeko xedez, euskal enplegu-zerbitzuak plantilla indartuko du orientatzaile profesionalekin eta administrariekin. Arratsaldeko ordutegian lan-orientazioko zerbitzua eskainiko zaie enplegu-eskatzaileei eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenei, horiekiko eskumena Lanbiderena izango baita datorren urtean.

Lurraldeen arabera, Bizkaian honako bulego hauek zabalduko dituzte ateak arratsaldez: Getxo, Bilbao-Errekalde, Bilbao-Mazarredo, Bilbao-San Ignacio, Bilbao-Santutxu, Durango, Gernika, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo-Hirikoa, Barakaldo-Burtzeña, Basauri-Urbi, Mungia, Zalla eta Sestao. Gipuzkoari dagokionez, honako hauek egongo dira zabalik: Donostia-Antigua, Donostia-Gros, Errenteria, Arrasate, Azpeitia, Ondarroa, Eibar, Beasain, Irun-San Miguel, Lasarte-Oria, Zarautz, Zumarraga eta Tolosa. Arabari dagokionez, honako hauek: Txagorritxu, San Martin eta Laudio.

39 bulego ofizialez eta Gasteizko egoitza nagusiaz gain, Lanbidek bi prestakuntza-zentro ditu Sestaon eta Lasarte-Orian. Era berean, bere zerbitzu-sarea zabaldu egin du 53 zentro elkartu kreditaturekin, non 115 lan-orientatzailek Euskal Enplegu Zerbitzuaren orientazio pertsonalizatuko politika indartuko duten.

Zabaletak azpimarratu du Lanbide lan-bilaketan orientazioaren eta laguntzaren metodologia erabiltzen duen enplegu-zerbitzu bakarra dela Espainian, eta adierazi du ordutegia zabaldu dela baliabideak optimizatzeko. "Bulego berritan inbertitu baino lehen egungo bulego-sarea ahalik eta hobekien aprobetxatu behar da, bulego horiek bete-betean jardun dezaten", azpimarratu du.   

 

2 iruzkin
  • @lanbideejgv
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbide adelanta al 15 de noviembre su apertura por las tardes. http://t.co/5QUUspGF

  • @OndaCeroVitoria
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbide adelanta al 15 de noviembre su apertura por las tardes. http://t.co/5QUUspGF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko