Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Etxebiden inskribatuta dauden eta urtean 21.000-39.000 euroko errentak dituzten bizikidetza-unitateentzako alokairu eskuragarriaren agindua onartu du

2022-10-11
  • Eusko Jaurlaritzak 13 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu aurten Euskadiko komunikabideentzako dirulaguntzetara
  • Ayudas extraordinarias por valor de 1,85 millones para operadores de alimentación de animales de granja, de cara a paliar las consecuencias de la invasión de Ucrania en el sector ganadero 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarekin batera.

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak gaur Gobernu Kontseiluan onartu den alokairu eskuragarriaren aginduaren berri eman du. Azaldu duenez, aginduak alokairu babestuko erantzun bat eman nahi die Etxebiden izena emanda duten 21.000 eta 39.000 euro arteko diru-sarrerak dituzten familiei. 7.000 eskatzaile inguru dira. “Kolektibo horrek benetako zailtasunak ditu alokairu librea eskuratzeko, eskaintza eskasa eta prezio altuak direla eta. Kontuan hartuta titulartasun pribatuko etxebizitza babestuetarako kalifikatutako lurzoru-kopuru handia dagoela, agindu honen asmoa da lurzoru horren zati bat alokairurantz mugitzea, sustatzaileei erakargarri egingo dieten baldintzak ezarriz eta merkatu librearen azpiko errentak ezarriz”, adierazi du. Hau da, araudi berriak titulartasun pribatuko lurzoruak mugiaraztea du helburu. Eta, horretarako, laguntza-sistema bat aurreikusten du 20 edo 50 urterako alokairu eskuragarriaren espezialitate berri hau aukeratzen duten enpresentzat.  

Arrazoizko alokairuko esleipen prozesuetan, espezialitate honetara bideratzen den etxebizitzen erdia 21.000 eta 30.000 euro bitarteko azpitaldeari zuzendu beharko da. Alokairu mota honetan ezar daitezkeen gehieneko errentei dagokienez, aginduak prezio-tarte desberdinak zehazten ditu, eskatzaileen diru-sarreren arabera.

Iñaki Arriolak nabarmendu du “gizartearen sektore ahulenetan etxebizitza eskuratzea eta mantentzea gure lehentasuna izanda ere, pertsona horiei gehitzen zaizkie merkatu librean irtenbiderik aurkitzen ez duten gure gizartearen erdibideko mailak. Baliabide gutxien dituen taldeari lehentasuna mantentzeaz aparte, ateak ireki behar dizkiegu alokairu eskuragarria behar duten beste gizarte sektorei”.

GOBERNU KONTSEILUAREN AKORDIOAK

Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur onartutako beste hainbat akordio, besteak beste, honakoak aipatu ditu:

Kultura sailaren eskutik Jaurlaritzak 13 milioi euro bideratuko ditu aurten Euskadiko hedabideen sektoreari zuzendutako dirulaguntzetara, honako helburu hauek kontutan izanik: alde batetik, sektore horri ekonomikoki eusten laguntzea eta sektorearen jardunarekin jarraitzea; desinformazioaren aurka eta publiko orokorraren alfabetizazio mediatikoaren alde borrokatzea; eta, bestetik, komunikabideen bidez euskara normalizatzen eta sustatzen laguntzea.

Gobernu Kontseiluak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planaren zeharkako trakzio ekimenak bultzatzeko laguntza-programa onartu du. Ekimen horiek RIS3 espezializazio adimenduneko arloen arteko lankidetza bultzatuko duen tresna gisa ulertzen dira, eta hiru trakzio-ekimen proposatzen dira oraingoan: Zahartze Osasuntsuaren, Mugikortasun Elektrikoaren eta Ekonomia Zirkularraren eremuak. Laguntzak gehienez ere 25.000 eurokoak izango dira eskaera bakoitzeko, eta mota horretako proiektuak gidatzeko gaitasuna duten erakundeei zuzenduko zaizkie, hau da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile zientifiko-teknologikoak, klusterrak, enpresak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, fundazioak eta erakunde eta sozietate publikoak.

Lan eremuarekin zerikusia duten erabakien artean, Kontseiluak Lanbideren lan-taldea indartzea onartu du. Joan den ekainean Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskumena hartu zen eta programa honen kudeaketa hobetzeko asmoz, 79 lagun kontratatzea erabaki du Lanbidek. Eta bestalde, Lanbidek bere 42 bulegoetan BakQ ziurtagiria emango du hemendik aurrera, herritarrek ziurtagiri horrekin administrazioarekin harreman digitalak izan ditzaten eta izapideak digitalki egin ahal izateko.

Gainera, agindu bat onartu du gaurkoan Gobernuak ekonomia zirkularrarekin zerikusia duena.  1.500.000 euroko dirulaguntzak izango dira Ekonomia Zirkularrerako Estrategiari eta Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2030erako Planari erantzuteko. Honako helburu hauek bete nahi dira:  produktibitate materiala % 30 handitzea; materialen kontsumoarekin lotutako karbono-emisioak % 26 murriztea; material zirkularraren erabilera-tasa % 30 handitzea; hondakinen sorrera % 30 murriztea; Euskal Autonomia Erkidegoan fabrikatutako produktu zirkularrenen fakturazioa hirukoiztea; eta enplegu zirkularra % 15 handitzea.

Ukrainako gatazkak sortu duen egoerari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak deialdia onetsi du abeltegiko animaliak elikatzeko operadoreei 1.850.000 euroko laguntzak emateko. Bere helburua da abeltzaintza-sektoreari laguntzea lehengaien hornikuntza bermatuz eta, horri esker, abeltegiko animalien elikaduraren sargai nagusien gehikuntzei eustea. Laguntza horiei gehitu behar zaizkie Eusko Jaurlaritzak irailaren amaieran nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiei laguntzeko onetsi zituen 14,1 milioiak.

Halaber, Gobernu Kontseiluak Emakundek landutako bi txostenen berri izan du mahai gainean gaurkoan: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2021.urteko Zifrei buruzko Txostena eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana gauzatzean botere publikoek izan duten jarduera-memoria. Zifra-txostenaren helburu nagusia administrazio publikoei genero-desberdintasunei eta horien bilakaerari buruzko informazio eguneratua ematea da, emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko estrategiak gauzatzeko.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Iruzkin bat
  • 2022-10-12

    ¿Para extranjeros? Ya que en Euskadi hay muchas familias que llevan 22 y 25 años esperando un puso en etxebide, ese que da a dedo pisos de protección social donde en los garajes encuentras coches de nivel alto, donde encuentras que esas son sus segundas viviendas, mientras los necesitados llevamos así como yo 22 años esperando con dos hijas menores... La mafia de etxebide es igual que la mafia de Lanbide... Una estafa, así como las casas de etxebisitza casas de mierda con humedad y ventanas viejas, encima los arreglos corren a costa de el arrendado...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak