Berriak
Eu

Euskadi, bazkide europarra munduko garapenerako lankidetzaren eredu berrian

2011.eko azaroak 03

Nazio Batuen  lehenengo aldiz, Euskadi eskualde bakarra da parte hartu duena ART NBGP Programaren komite zuzentzailean. Nazio Batuetarako erreferente estrategikoa eta eskualdeen ahotsa bihurtu da Euskadi

Euskadi, Europa mailan nahiz nazioartean, eskualderik proaktibo eta parte-hartzaileenetako bat bihurtzen ari da Europako eta nazioarteko lankidetza-estrategiaren ikuspegi berri bati buruz hausnartu eta martxan jartzeari dagokionez.

       Euskadik Europar Batasunerako daukan Ordezkaritza aktiboki ari da parte hartzen, Europako eta Nazio Batuen erakundeekin batera, etorkizuneko garapenerako lankidetzaren zimenduei buruzko hausnarketan eta finkapenean, eta, horretarako, honako alderdi hauek hartzen ditu oinarri gisa: deszentralizazioa, alde anitzeko aliantza berriak, ekintzen eraginkortasuna, garapen iraunkorra eta erantzukidetasuna. Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzako Estrategiaren eta EcoEuskadi2020 Estrategiaren ildoari jarraiki, euskal erakunde publikoak eta Euskadi bazkide duten nazioarteko sareak ari dira parte hartzen prozesu horretan.

Eusko Jaurlaritzak eragin handiago batean, ekintzen eraginkortasunean eta erantzukidetasunean oinarritutako lankidetza deszentralizatu eta aldeanitz baten alde egiten du apustu. Ekintza hori bazkide aldeanitzen partaidetzari esker gauzatzen da, eskualdeen eta hirien papera eta Iparraldeko eta Hegoaldeko kontinenteetako agintaritzen eta gizarte-eragileen arteko trukea indartuz. 

Elkarrekin egindako lana Europak eta Nazio Batuek ART PNUD programaren bitartez estuki lan egin dutela-eta finkatu da, baita Euskadik EBrako daukan Ordezkaritzak parte-hartze foro mugatuetan esku hartu izanari eta Europako instituzioek Lankidetzarako agenda berria eratzeko egin zituzten kontsulta publikoei esker ere. EBk urriaren erdialdean aurkeztu zuen agenda berria, "Aldaketarako Programa" izenekoa, eta bere helburua da modu eraginkorragoan -eta bazkide estrategiko berrien parte-hartzearekin-  erdiestea Milurtekoko Garapen Helburuak (MGH).

Milurtekoko zortzi Garapen Helburuak (MGH) munduko garapen-erakunderik garrantzitsuenen artean adostutako lehentasunezko agenda dira.

 

Nazio Batuen  lehenengo aldiz, Euskadi eskualde bakarra da parte hartu duena ART NBGP Programaren komite zuzentzailean. Nazio Batuetarako erreferente estrategikoa eta eskualdeen ahotsa bihurtu da Euskadi

Euskadik EBn daukan ordezkariak, Marta Marínek, Euskadiren ordezkari gisa (eta eskualde baten ordezkari bakarra izanik), Nazio Batuen ART NBGP Programaren zuzendaritza-organoan parte hartu du.Euskadi izan da Nazio Batuen ART NBGP programaren batzorde estrategikoan parte hartzera gonbidatua izan den eskualde bakarra, eta, horrela, erreferentziazko bazkide bihurtu da Nazio Batuen lankidetza deszentralizaturako eta aliantza berriak lortzeko programaren mundu-mailako estrategian.

Eusko Jaurlaritzaren eta ART NBGPren arteko lankidetza 2007an hasi zenetik, elkarrekin ari dira lan egiten Europan, lankidetza-ikuspegi aldeanitz eta deszentralizatu berri bat aplikatzeko. Garapenerako lankidetzaren eredu berria tokiko eta eskualdeko bazkide estrategikoen aliantza berri batean oinarritzen da, benetako eragina duten ekintza eraginkorrak gauzatzeko, eskualdeen eta eragile sozialen parte-hartze aktiboarekin batera. Gailentzekoa da ekintzak ART NBGP programak Afrika eta Amerikako hainbat herrialdetan egiten ari diren ekintza-planen barruan ari direla gauzatzen.

Bestalde, lankidetza-politiken eraginkortasuna eztabaidatzeko mundu-mailako IV. Lehenengo Foroan, era berean, lankidetza deszentralizatuaren arloak parte hartuko du, Eusko Jaurlaritzak ART NBGParekin orain arte egin duen lanari esker.

 

Euskadik Europako etorkizuneko garapenerako lankidetzaren hausnarketan parte hartu du eta tokiko eta eskualdeko agintaritzen papera defendatu du

Hausnarketa duela zenbait urte hasi zen Europako erakundeetan. Eusko Jaurlaritzak foro europar irekietan eta kontsulta publikoetan parte hartu zuen, eta lankidetza deszentralizatua eta aliantza berriak lortzea defendatu du Milurtekoko Garapen Helburuak (MGH) erdiesteko.

EBak urriaren erdialdean "Aldaketarako Programa" delakoa aurkeztu zuen. Bertan, alde anitzeko lankidetza eta aliantzak defendatzen dira MGHak lortzeko, baita garapenerako lankidetzaren ekintzen eraginkortasuna ere.

Eztabaidan aktiboki laguntzen jarraitzeko, Euskadik EBrako daukan Ordezkaritzak jardunaldi bat egingo du abenduaren 13an. Hori izango da "Aldaketarako Programa" aurkeztu zenetik egingo den lehenengo eztabaida publikoa, eta, bertan, lankidetzaren ikuspegi deszentralizatua defendatuko da. Ekimena Eusko Jaurlaritzak Europan eta nazioartean dauzkan bazkideekin batera gauzatuko du, lankidetzaren ikuspegi berri baten aldeko aliantza bat lortzeko, Eraginkortasunerako Munduko IV. Foroaren ostean Europako eztabaida aberasteko, eta Bruselan lankidetzaren, garapenaren eta jasangarritasunaren esparruan interes komunak dauzkaten bazkideen sare bat finkatzeko.

 

 

 

Iruzkin bat
  • @balapiaka
    2011.eko abenduak 28

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, socio europeo en el nuevo modelo global de cooperacion al desarrollo http://t.co/xYjJgfii

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Marin, Delegada de Euskadi para la Unión Europea