Erakundeen eta enpresen arteko harremana sendotzen jarraitzearen alde egin du Lehendakariak

2022-10-10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkullu Danfoss nazioarteko taldearen instalazio berriaren inaugurazion izan da Usurbilen. Talde hori duela 4 urte ezarri zen Euskadin

Lehendakaria Danfoss taldearen instalazio berriaren inaugurazioan izan da gaur eguerdian, Usurbilen; Danfoss taldeak irrati-kontroleko sistemak diseinatu eta fabrikatzen ditu. Han, eta Danimarkako konpainia horren sortzaileen aurrean, ziurtatu du inbertsio horrek erakusten duela Euskadik duen ekosistema industrialean konfiantza dagoela, eta, beraz, erakundeen eta enpresen arteko harremana sendotzen jarraitzearen alde egin du. Esan duenez, horixe da gure eredua etengabeko hobekuntzaren alde.

Iñigo Urkulluk adierazi du Danfoss Power Solutions Telecontrol –Euskadin duela 4 urte ezarri ondoren– iraunkortasunarekin eta deskarbonizazioarekin konprometitutako konpainia bat dela, inbertitzen duena eta berrikuntzaren eta garapenaren aldeko apustua egiten duena, eta konpainia horren helburuak eta konpromisoak, halaber, lehiakortasuna irabaztera eta kalitatezko enplegu-aukerak sortzera bideratuta dagoen euskal estrategia ekonomikoaren parte direla.

Beste une batean, Lehendakariak ziurtatu du industria dela euskal ekonomiaren motorra (balio erantsi gordinaren % 25 baino gehiago da industria), eta manufaktura, energiarekin eta osasunarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren RIS 3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren lehentasunak direla.

Egiten duen herrialdea gara eta Euskadin industria-ekoizpena, manufaktura indartzen jarraituko dugu, esan duenez.

3 iruzkin
  • @estiherlavina
    2022-10-13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🤝Erakundeen eta enpresen arteko harremana sendotzen jarraitzearen alde egin du Lehendakariak.
    📎https://t.co/9rOTWn5wPL

    🤝El Le…

  • @mikel_uriguen
    2022-10-11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🤝Erakundeen eta enpresen arteko harremana sendotzen jarraitzearen alde egin du Lehendakariak.
    📎https://t.co/9rOTWn5wPL

    🤝El Le…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2022-10-11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🤝Erakundeen eta enpresen arteko harremana sendotzen jarraitzearen alde egin du Lehendakariak.
    📎https://t.co/9rOTWn5wPL

    🤝El Le…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak