Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria: «Biktimak terrorismoaren aurrean egon den erresistentzia zibikoarean ikurrik garbiena dira»

2011-11-10

Memoriaren eguna ospatzeko erakunde adierazpen bat egin du eta Ajuria Enean haritz bat landatu du Eusko Jaurlaritzak

Patxi López lehendakariak irakurri du Gobernu Kontseiluak onartu duen erakunde adierazpena. Bere ustez, Memoriaren Eguna «gure iraganaren egia ezagutzeko urrats handia» da. Lehendakariak nabarmendu duenez, «gaurdanik» Memoriaren Eguna «oroitzapenaren eta poztasunaren» eguna izango da, baina behin eta berriro azpimarratu du ez dela ahaztu behar «biktimak izan direla euskal gizarteak bere askatasuna berreskuratzearren ordaindu duen prezioa». Erakunde adierazpenean ondokoa ohartarazten da: biktimak dira «atsekabez sufritu duten pertsonak. Hilak izan direnak, indarkeriaren bidea hautatu ez eta hura jasan dutenak». «Hilketa egin nahian hil dena ez da biktima, hiltzaile frustratu bat baizik», gaineratu du.

Lehendakariak irakurri duen komunikatuan gogorarazten da Memoriaren Egunak indarkeria terrorista pairatu duten pertsona guztiak oroitzeko balio duela, baina baita «Euskadin askatasunaren eta demokraziaren alde borrokatu diren pertsona guztiei gure eskerrik beroenak agertzeko» ere.  Irakurraldian Patxi Lópezek ETAren biktimak eta bestelako talde terroristen biktimak oroitu ditu, esate baterako, GAL edota Batallón Vasco Español-ekoak. Era berean, «Estatuko hainbat funtzionarioengandik giza eskubideen urraketak pairatu zituzten pertsona guztiak» ere gogora ekarri ditu. Lehendakariaren hitzen, aitortza hau «diktaduraren oinordeko izan zen estatu demokratikoaren aurka egin zutenen egiaztatzea» da.  Lehendakariak «etorkizun hobe eta askeago» baten berme gisa, memoria aldarrikatu du.

Biktimen Egunaren oroitzapenezko ekitaldia Ajuria Eneko lorategietan egin da. Patxi López lehendakariak, bere sailburu guztiekin eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarekin batera, erakunde adierazpen bat irakurri du. Irakurri eta gero, haritz bat landatu dute biktimak oroitzen dituen eskulturaren ondoan, «bere itzalak oroitzapena besarkatu eta gorde dezan».

Patxi Lópezek nabarmendu du gaurko eguna indarkeria terroristarik gabe ari dela ospatzen, baina behin eta berriro esan du ez dutela onartuko «terrorismoaren biktimen tragedia eta egia ezkutatzen saiatzea». Memoriaren Eguna «indarkeriak ez duela ezertarako balio» gogorarazteko da. «Oroimena izan behar dugu, gertatu zaiguna jakiteko, ez dugulako berriro gertatzerik nahi», baieztatu du lehendakariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejeros