Irailean langabeziak behera egin izanak eta Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egin izanak edukia eman diote Astekonomiari
Astekonomiako edukiak, neurri handi batean, lan-merkatuaren egoeraren berri ematen du gaur, itxura ona erakusten duten iraileko azken datuekin. Era berean, asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenen laburpen honek abuztuan Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioak izandako hobekuntzan jartzen du arreta.
Irailean, Lanbideren bulegoetan erregistratutako langabezia % 6,5 murriztu zen 2021eko hil beraren aldean. Guztira, 111.700 langabe daude enplegu-bulegoetan izena emanda. Horietatik 64.600 emakumeak dira. Hil honetan gazteen artean langabeziak nabarmen egin du behera (-% 15,0).
Bestalde, Gizarte Segurantzako afiliazioa % 1,8 handitu zen irailean aurreko urtearen aldean. Aldakuntza-tasa hori aurreko bi hilabeteetan erregistratutakoaren antzekoa da. Guztira, ia 975.900 afiliazio erregistratu ziren, irailean ezagutu den kopururik handiena.
Bestela, eta Eustatek argitaratutako informazioaren arabera, abuztuan IPI % 5,6 hazi zen urte arteko tasan. Horri esker, 2022ko produkzioa azken hamaika urteetako handiena izango da. Hazkundea oso handia izan zen kontsumo-ondasunetan (% 15,3) eta energia-produkzioan (% 15,8).
Ekonomia Zuzendaritzak "Astekonomia" izenarekin egindako asteko laburpen hau minutu bateko iraupena duten bideo hauen —gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena errazteko— oinarria da.