Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak indartu egingo du ibilgailuen baldintza teknikoen ikuskapena bigarren mailako errepideetan

2022-10-09
  • Batez ere pneumatikoen egoera, argiak eta IATa ikuskatuko dituzte

Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, bigarren mailako errepideetan dabiltzan ibilgailuen baldintza teknikoen ikuskapena indartuko du urriaren 10etik 16ra bitartean. Kanpainaren helburua da erabilera publikoko errepideetan zirkulatzeko araudi bidez ezarritako baldintzak betetzen diren zaintzea. Batez ere ikuskatuko dira:

  • Ibilgailuen Azterketa Teknikoa.
  • Argiak.
  • Pneumatikoen egoera.

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren esanetan, “funtsezkoa da ibilgailuaren mantenimendua eguneratuta izatea istripuak edo matxurak saihesteko. Horixe da, hain zuzen ere, kontrol hauen helburua: prebentzioa eta errepideak leku seguruak izan daitezen laguntzea”.

IATa eguneratuta ez izatea arau-hauste larria da, eta 200 euroko zigorra du. Argiei dagokienez, anomaliaren bat hautematen bada, gidariari jakinaraziko zaio lehenbailehen konpon dezan. Anomalia horiek bidean gertatzen badira, ez da eragotziko jarraitzea, baldin eta arriskutsua ez bada; izan ere, gaur egun ez da nahitaezkoa ordezko lanparak eramatea. Bestalde, pneumatikoek gutxienez 1.6 mm-ko errodadura-sakonera izan behar dute. Horrez gainera, beti mantendu behar dituzte arauzko inskripzioak, eta ez dute babarik, deformaziorik, hausturarik edo pitzadurarik izan behar, ezta kablerik ere agerian.

Ibilgailuen baldintza teknikoak ikuskatzeko kanpaina trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatu diren 46 kanpainen egutegiaren barruan egingo da.

2 iruzkin
  • 2022-10-09

    Ondo legoke hiri barruko ibilgailu guztiak aztertzea, batez ere mugikortasun pertsonalekoak, aulki motordunak, bizikletak eta elementu mugikor guztiak, bururatzen ez zaionik ez badago, adibidez balaztarik gabe irtetea, gainerakoak arriskuan jarriz. Mantentze-ziurtagiriak eskatzea ez badago pertsona txapuzerorik balazta-pilulak era horretan aldatzen diharduenik B diruan txanda-adiskidetasuna adierazi gabe, intrusismo profesionala sustatuz.

  • 2022-10-09

    Estaría bien revisar todo vehículo viás urbanas sobre todo, ya sean de movilidad personal incluso sillas motorizadas, bicicletas y todo elemento móvil no haya quien se le ocurra por ejemplo salir sin frenos poniendo en riesgo al resto. Pedir certificados de mantenimiento no haya personas chapuceras se dediquen a cambiar pastillas de frenos de aquella manera sin declarar en dinero B la amistad de turno fomentando el intrusismo profesional.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak