Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Kultura saila

2011.eko azaroak 08

Kulturaren eta euskararen sektorean enplegua sortu eta iraunaraztea dira 2012ko aurrekontuaren helburuetako batzuk

Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuak, Blanca Urgellek, bere Sailaren 2012rako aurrekontu proiektua aurkeztu du. Ondoko helburuak ditu: kulturaren eta euskaren sektorean dauden enpleguekin jarraitzea eta gehiago sortzea; euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta indartzea, bai barnean, bai kanpoan, eta kultura, kultura topagunerako plataforma moduan erabiltzea demokrazian kultura horri min eta odol kostuarekin uko egin ziotenei hartzeko.

Erakustaldian 2012 Fundazioa aipatu du. Fundazioak "Bakearen eta  Askatasunaren aldeko Kulturen Urteko" jardueren programa osoaren garapena kudeatzea du helburu.  Ondokoa adierazi du: "sei milioi euro jarri dugu aurrekontuan; horrekin, kulturan topagune bat aurkituko dugu indarkeriaren bidean galdu egin ziren horiek berriz gizarte demokratikoan integratzeko".

Lehendabiziko aldiz, Sailaren % 50 baino gehiagoko partaidetza duten Fundazioak sartu dira aurrekontuan:  EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestra, horren bidez, ikasten dauden musikari gazteek kontzertuak egin ahal izango dituzte, eta beste partidetan baino mozketa txikiagoa aplikatu da, eta Euskadi Kirola Fundazioa, zeinak, 'Bat-Basque Team' markarekin eta EiTBren eta Naturgasen laguntzarekin goi mailako 40 kirolariri baino gehiagori lagunduko zaie, nazioarteko txapelketetan eta goi mailako kirol ikuskizunetan parte hartzeko aukera izan dezaten . Ekarpena 1.365.000 eurotik 1.250.000 eurora gutxitu bada ere, dauden soberakinei esker, programa guztiekin jarraitu ahal izango da eta, batez ere, 2012ko Olinpiadetarako prestatzen diren kirolariei laguntzekoak.

 

Etxepare

Aurrekontuak erakunde honen finantzaketa blindatuko du; erakunde honek  mundu luze-zabalean zabaltzen du Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan gaur egun egiten den adierazpen eta sormen kulturala eta, horri esker, gizarte moderno, anitz eta askotariko moduan ikusiko gaituzte.  "2012. urtea Etxepare Euskal Institutuaren funtzioa finkatuko dugu; balio hori onartuta dago eta beste kultura nortasun batzuetatik ezberdintzen da, berezko estiloa baitu", adierazi du sailburuak.

Halaber, jarraituko dugu irakurletzaren eta katedren programarekin, baina unibertsitateekin batera finantzaketa bilatuko dugu, kostuak gutxitzeko eta irakurletza kopurua handitzea 2012-2013 aldian. Hori guztia, nazioarteko ospea duten eremu akademikoetan baliabideak eta ahaleginak biltzeko.

Etxepare Euskal Institutuak euskal  kultura nazioartekotzeko egiten duen jarduerarekin jarraituko da, nazioarte mailan ospe handia duten kongresuetan, azoketan, jaialdietan, ikuskizunetan eta  programazioetan parte hartuz.

 

OSE eta EITB

Euskadiko Orkestrari dagokionez, % 3ko doikuntza baino ez da egin, beraz, betiko jarduera bolumenarekin jarraitu ahal izango du.  Murrizketa hori gainditzeko, kanpoko zerbitzuen kostuak doituko ditugu, batez ere artistak kontratatzeko orduan, eta baita kanpora aterako bidaien gastuak  murriztuz, datorren ekitaldian, ardura dela-eta, ez baitugu halakorik egingo, hemengo artista eta sortzaileen alde egin ahal izateko.  Orkestrak errepertorioa handituko du, artista gonbidatuen kalitatea hobea izango da eta pedagogia eta dibulgazio jarduera gehiago burutuko ditu, herriko kultura eredu izaten jarrai dezan.

EiTB entitateari dagokionez, Sailaren ekarpena 12 milioi eurotan gutxituko da. Hori konpentsatzeko, egitura gastuak eta gastu orokorrak murriztuko dira, baita produktuarekin lotura zuzena ez duten gastuak ere. Soldatak mantenduko ditugu behin-behinekotasuna gutxituz.

Gainera, zazpi miloi euro jaso dira ikus-entzunezko sektorearen alde, baterako ekoizle moduko finantza-ekarpen gisa edo igortzeko eskubideak ordaintzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Kultura sailburua