Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Lanbidek bere gain hartuko du diru sarrerak bermatzeko errenta, hartzaileak enpleguarekin lotzea helburu

2011.eko azaroak 08

 

  • Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren 2010. urteko aurrekontuak 925.540.000 eurokoak dira, eta Jaurlaritzako hirugarren handienak izaten jarraituko dute
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria dira, eta bien artean 327 milioi euroko aurrekontua dute
  • Arlo soziolabolareko autogobernua osatuko du sailak, enplegu-politika aktiboak finkatuz eta, 2012ko urtarriletik aurrera, lan-ikuskaritza bere eskumenean hartuz
  • "Krisi eta murrizketa garaian bizi garen arren, sailak programa guztiei eutsiko die, bakar bat ere kendu gabe", azpimarratu du Gemma Zabaletak

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaleta andreak bere sailaren 2012rako aurrekontuak aurkeztu ditu gaur goizean; guztira 925.540.000 euro izango dira eta Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren proiektuan hirugarren aurrekontua da diru-kopuruari dagokionez, Osasunaren eta Hezkuntzaren atzetik.

Zenbateko horretatik, 780 milioi Lanbide zerbitzuari dagozkio, eta gainerakoa sailaren gainerako arloei: Zerbitzuak eta Araubide Juridikoa (6,3 milioi), Lan Sailburuordetza (26.837.624), Gizarte Gaiak (104 milioi), Enplegu eta Prestakuntza Sailburuordetza (538.132) eta Kabinetearen Zuzendaritza (1,3 milioi)

Legebiltzarrean izandako agerraldian arlo soziolaboraleko transferentziak gauzatu direla nabarmendu du Zabaletak; izan ere, enplegu-politika aktiboak eskualdatu dira eta gauza bera gertatuko da, urtarriletik aurrera, lan-ikuskaritzarekin. Horrez gain, Sailaren programa guztiei eutsi egingo zaiela azpimarratu du, bizi dugun krisia eta Gobernuak egin behar izan dituen murrizketak gorabehera.

Aurrekontu-proiektuaren giltzarrietako bat diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren kudeaketa Lanbideren esku geratzea izango da. "Gizarte-politikarik onena DBE enpleguari lotzea da. Kudeaketa Lanbideren esku utziz aurrerapauso itzela emango dugu bide horretan. Une horretatik aurrera kudeaketa-sistema bakarra izango da, oraingo hiruen ordez, eta horrek kudeaketaren gardentasuna erraztuko du".

Aste gutxi barru Diru-sarrerak Bermatzeko Legea aldatuko da, eta ordutik aurrera prestazio-hartzaileen espedienteak Lanbiden izapidetuko dira; hartara, epeak murriztuko dira eta lan egiteko adina duten hartzaile horiek enpleguaren bidez aktibo bihurtzeko erronka betetzea ahalbidetuko da.

Lanbide

Euskal enplegu-zerbitzuan orientazioa, prestakuntza eta laneratzea uztartuko dira. Bestela esateko, langabeak lan-merkatuan sartzeko ezinbestekoa izango da. Lanbidek 780 milioi euro kudeatuko ditu; horietatik 453 milioi politika aktiboak osatzen dituzten zerbitzu, programa eta laguntzetara bideratuko dira (horietatik, 180 milioi Gizarte Segurantzako kuoten hobarietarako erabiliko dira).

Beste 326,8 milioi Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren prestazioetan erabiliko dira (DBE eta EPO).

Lanbidek bere gain hartuko du DBEaren kudeaketa; errenta hori jasotzea lehenengo eskubidetzat aitortzen duen Legea hobeto beteko da eta, horrekin loturik, laneratzeko eskubidea. Horren arabera, Lanbidek 326,8 milioi kudeatuko ditu, DBEarenak eta EPOrenak.   Zenbateko horiei erreparatuta, gizarte-prestazioen zenbatekoei eutsi egingo zaiela ikus daiteke; izan ere, prestazio horiek kreditu bat baitira eta, Diru-sarrerak Bermatzeko Legea betez, zabalgarria.

Gizarte Gaietako Sailburuordetza

Sailburuordetzei erreparatuz, Gizarte Gaietakoan giltzarri dira telelaguntza bere gain hartzea; arreta soziosanitarioaren arloan ikerketa, garapena eta berrikuntzaren aldeko apustua egitea; eta Gizarte Zerbitzuen Legearen garapena (Gizarte Zerbitzuen mapa, zorroa eta plan estrategikoa onartzea).

Horrez gain, Euskadiko III. Immigrazio Plana, III. Familia Plana eta Haurren I. Plana garatuko dira.  

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak 39,1 milioi euro izango ditu bere programak kudeatzeko; hala nola, telelaguntza (bost milioi euro) eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (17.300.000 euro). Horrez gain, oinarrizko gizarte-zerbitzuetarako errefortzuko langileentzako diru-laguntzak ematen jarraituko du. Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritzak 396.730 euroko partida dauka, eta sistemaren ekitatea bermatzea ahalbidetzen duen organoa da.

Bestalde, Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzak 60,6 milioi euro izango ditu. Seme-alaben jaiotzagatiko laguntzei eusten zaie, baita kontziliaziorako partidari ere.

Lan Sailburuordetza

Lanari dagokion sailburuordetzan bi zuzendaritza sartzen dira: Lanekoa eta Gizarte Ekonomiarena. Zenbateko handiena Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari dagokio; izan ere, aurten 17,2 milioi euroko aurrekontua izango du 

 

Iruzkin bat
  • @jcmelero
    2011.eko azaroak 08

    Comentario de Twitter:
    Lanbide asumira la RGI con el objetivo de vincular a los perceptores con el empleo http://t.co/vaOuF0Dw

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak