Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

#ArriolaTopaketa ekimenerako herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderen zerrenda

2022-10-11

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak, urriaren 17an erantzungo die herritarrek, Irekiaren webguneren bidez, egingo dizkioten galderei, #ArriolaTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek egin ahal izango dituzte kezka sortarazten dieten galderak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren jarduerarekin lotutakoak. Sailburuak erantzuna emango die herritarren boto gehien jaso duten 20 galderei. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea bultzatzea, bai eta horien eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko interakzioa sustatzea ere.


Emanaldian erantzungo ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)