Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskal enpresek eta Eusko Jaurlaritzak Basque Ecodesign Centre berrikuntza gunea osatu dute

2011.eko azaroak 09

Ekimen honen helburua da Euskal Herria ekodiseinuaren arloan eskualde aurreratu eta Europako Batzordeko erreferente bihurtzea, baita euskal enpresen lehiakortasuna indartzea ere, ekodiseinuaren esparruan puntako ezagutza bereganatuz eta aplikatuz

Basque Ecodesign Center ekodiseinuaren berrikuntza-gunea Europako hegoaldean osatu den horrelako lehenengo gunea da. CIE Automotive, Fagor, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal eta Vicinay Cadenas enpresek osatzen dute, baita Eusko Jaurlaritzak ere, eta Ihobek aurkezten du.

Beren jarduera-sektorean liderrak diren sei euskal enpresak gaur, Bilbon, Ihobe Sozietate Publikoarekin batera, Basque Ecodesign Center gunea osatu dute, ekodiseinuan kontzentratutako berikuntza gune bat da, eta Europako hegoaldean sortu zen horrelako lehenengoa da.

Gunea eratzeko ekitaldia, Pilar Unzalu Ingurumen sailburuaren zuzendaritzapean, Ecodesign Meeting 2011 biltzarraren esparruan egin da. "Berrikuntza-gunearen eraketa euskal enpresek, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, ekodiseinuaren arloan hamarkada batez egin duten lanaren emaitza da, eta haien lehiakortasuna indartzea eta produktuaren bizitza-ziklo osoan ekoberrikuntza sustatzea du helburu", azpimarratu du Pilar Unzalu Ingurumen sailburuak.

Sailburuak esan du Basque Ecodesign Center erabakigarria izango dela Euskal Herria ekodiseinuaren arloan eskualde aurreratu eta Europako Batzordeko erreferente bihurtzeko, enpresen eta zentroan arteko lankidetzaren bidez arlo horretan puntako ezagutza lortu eta aplikatu ahal izateko.

Basque Ecodesign Center gunearen jarduerak ekodiseinuaren alorrean motodologiarik aurreratuenak bereganatu eta aplikatzera bideraturik egongo dira, enpresek produktuan berritu eta beren lehiakortasuna indartzeko erabaki estrategikoak hartu ahal izateko. Bere jarduerari esker, Basque Ecodesign Center berrikuntza-guneak enplegua sortzen lagunduko du.

Iruzkin bat
  • @XabiGV
    2011.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    Empresas vascas y Gobierno Vasco constituyen el polo de innovación Basque Ecodesign Center http://t.co/PqRk3mn2

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)