Eusko Jaurlaritzak Bilbon orube bat lagatzea onartu du, alokairurako 23 etxebizitza sozial eraikitzeko (Gobernu Bilera 2022-10-4)

2022-10-04

Gobernu Kontseiluak onartu egin du, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak eskatuta, Bilboko Udal Etxebizitzak udal-sozietateak orube bat doan lagatzea, bertan alokairurako etxebizitza sozialen sustapen bat eraikitzeko.

Orubea Bilbo Zaharreko Gorte kalean kokatua dago, 608,55 metro koadroko azalera du, eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak laga du, doan eta kargarik gabe. Orubean 23 etxebizitza eraikiko dira, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko Visesa sozietate publikoaren eskutik.

Lagapena beste urrats bat da Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak Otxarkoagan, Bilbo Zaharrean eta Miribillan alokairurako babes ofizialeko ehun bat etxebizitza sustatzeko sinatutako hitzarmenaren esparruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko