Lan eta Enplegu Sailak enpresa-elkarteetako eta sindikatuetako prestakuntzarako dirulaguntzen deialdia egin du (Gobernu Bilera 2022-10-4)

2022-10-04

Lan eta Enplegu Sailak 766.152 euroko dirulaguntzen deialdia egin du enpresaburuen elkarteentzat eta erakunde sindikalentzat, beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko. 

Gaur Jaurlaritzaren Kontseilura bidali den agindu honen bidez, enpresa- eta sindikatu-erakundeen barneko prestakuntza-programak indartu, integratu eta koherenteak izan daitezen bultzatu nahi da, erakunde horiek tresna egokiak izan daitezen beren koadroak eta langileak kualifikatzeko, eta, horrela, egoera soziolaborala hobetzen lagun dezaten. 

Laguntzaren zenbatekoa, guztira, 766.152 eurokoa izango da 2022. urterako, eta erakunde onuradunen bi kategorien artean banatuko da: % 60 erakunde sindikalentzat eta % 40 enpresa-erakundeentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko