Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegian egindako lana babestu du Europako Batzordeak, eta EBko legedia ez dela urratu ondorioztatu du

2022-10-04
  •  Artolazabalek espetxeak kudeatzeko lehen urteko balantzearen berri eman du
  • Gobernu Kontseiluak Miren Elgarresta, Miren Saratxaga eta Eneko Goenaga  izendatu ditu hainbat arloren buru

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Europako Batzordeak 2020ko otsailaren 6an Zaldibarko hondakin ez-arriskutsuen zabortegian izandako istripuari dagokionez hondakinen eta zabortegien kudeaketa arautzen duen Batasuneko legediaren balizko arau-hauste bat ikertzeko eskariaren inguruan emandako erantzuna izan du hizpide. 

Sailburuak nabarmendu du batzordeak eskuduntza duten agintariek ez dutela Europar Batasuneko legeria urratu ondorioztatu duela. Gainera, azpimarratu du Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren jarduera bermatzen duela administrazio-baimenei eta gertakariaren aurreko kontrolari dagokienez, eta baita larrialdiari aurre egiteko eta ingurumen-kalteak saihesteko ondorengo jarduketei dagokienez. 

ESPETXEEN KUDEAKETA

Bestalde, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak espetxeen kudeaketaren lehen urtearen balantzea egin du.

Beatriz Artolazabal sailburuak onartu du erronka zail baten aurrean aurkitzen direla, baina oso atsegina dena. “Pertsonei beren bizitza bideratzen laguntzea, tratu duina emanez, bigarren aukerez gozatzeko tresnak eskainiz. Ziur gaude denok merezi dugula bigarren aukera bat nahiz eta egun batean marra gurutzatu zuten.Bizitza bideratzeko bigarren aukera da eta bizikidetzara itzultzeko”, adierazi du.

Sailburuak azaldu duenez, Espetxeetako zuzendaritzak deitutako lekualdatze-lehiaketa bost pertsonako saldo negatiboarekin itxi zen; hala ere, “langileak falta direla” ere onartu du, aurtengo erretiroak direla eta.

Artolazabalek adierazi duenez, okupatutako plazak %83 inguru dira, eta argitu du bi bide baino ez daudela plantilla indartzeko: “Lan-poltsa sortzea, orain arte ez zegoena, eta ez dago Estatuko espetxeetan; edo LEP bat deitzea, lege-epe jakin batzuk eskatzen dituena”, eta legegintzaldia amaitu arte luzatuko dela. “Ez dago bide gehiago”, nabarmendu du.

Gainera, Beatriz Artolazabalek jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Emakundeko eta Gazteriako zuzendari berriak izendatu dituela gaur. Miren Elgarresta Larrabidek hartuko du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendaritzaren ardura, Izaskun Landaidaren ordez, eta Miren Saratxaga Islak hartuko du Gazteriako Zuzendaritza, Agurtzane Llanoren ordez.

GOBERNU KONTSEILUAREN AKORDIOAK

Ohikoa den bezala, jakitera eman dira Gobernu Kontseiluak gaur onartutako beste hainbat akordio, besteak beste, honakoak aipatu dira:

Zupiria bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak 766.152 euroko dirulaguntzen deialdia onartu duela enpresaburuen elkarteentzat eta erakunde sindikalentzat, beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko. 

Halaber, Euskadik plastikoen ekonomia berriaren aldeko konpromiso globalarekin bat egin duela adierazi du Tapiak. Borondatezko esparru horrek, (Ellen MacArthur Fundazioak bultzatzen du Nazio Batuen Ingurumen Programarekin elkarlanean) gobernuak eta enpresak gidatu nahi ditu, plastikoetarako ekonomia zirkular baterako trantsizioa bizkortzeko neurri zehatzak ezar ditzaten. 2025era begira helburu anbiziotsuak ezartzeko eta, urtero, aurrerapenari buruzko txostenak egiteko konpromisoarekin, bat egin duten enpresek eta gobernuek honako hauek lortzeko lan egiteko konpromisoa hartzen dute: plastiko gutxiago erabiltzeko, arlo honetan berrikuntzak egiteko eta plastikozko produktuak ekonomian eta ingurumenetik kanpo mantentzeko. 

Tapia sailburuak bi laguntza lerro ere aipatu ditu bere jardunean. Alde batetik, azpiegitura zientifiko-teknologikoak erosteko Azpitek laguntza-programa, zeina 13 milioi eurora arte handituko da, eskaerari erantzuteko. Eta, bestetik, jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak 236.000 euro ingururekin lagunduko dituela ekitaldi honetan garatutako Euskadiko nekazaritza eta elikadura sektoreko lanbide- eta enpresa‑elkarte eta ‑federazioen jarduerak eta funtzionamendua, Kontseiluaren azken bileran onartutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Agindu batek arautzen duen legez. 

Bestetik, Gobernu Kontseiluak onartu egin du Bilboko Udal Etxebizitzak udal-sozietateak orube bat doan lagatzea, bertan alokairurako etxebizitza sozialen sustapen bat eraikitzeko. Zupiriak azaldu duenez, orubea Bilbo Zaharreko Gorte kalean kokatua dago, 608,55 metro koadroko azalera du, eta 23 etxebizitza eraikiko dira, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko Visesa sozietate publikoaren eskutik.

Osasun arloan, Gobernu Kontseiluak 1.104.477,46 euroko laguntza-deialdi bat onatu du, kopuru hori 2021eko EiTB Maratoiaren ekimen solidarioaren ondorioz bildu da, eta BIOEF Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioak Alzheimer-en gaixotasuna ikertzeko proiektuetara bideratuko da.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

2 iruzkin
  • Argazkia Sorgin
    2022-10-05

    Increíble pero cierto, en tres políticos todo se tapa, que vergüenza, todos sabemos que ese vertedero no cumplía la normativa, y que el gobierno vasco lo pasaba por alto... ¿Por qué no se vigilan al igual que se vigilan las máquinas de tabaco o el tiket bai? Ese que hay que poner en las instituciones vascas.

  • Argazkia Mikel Joseba
    2022-10-05

    El aval de la Comisión Europea sobre el derrumbe del vertedero de Zaldibar puede que selle el asunto, pero al día de hoy uno de sus trabajadores permanece sepultado porque hubo una mala gestión del vertedero, sino no se hubiera producido el colapso.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)