Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Itsas garraio eta arrantza ikerketa beketarako 139.000 euro banatu dira 2011/2012 ikasturtean (2011-11-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 08

Agindua, ItsasMendikoi Pasaian, Lanbide Heziketako Ondarroako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean eta Bermeoko Nautika Arrantzako Lanbide Heziketako Ikastegian itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia egitekoa

Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako gaurko bileran Pasaiako Itsasmendikoi eta Ondarroako Formakuntzarako Arrantza eta Nautika Eskolan ikerketa bekak egiteko 139.000 euro ematea ebatzi du 2011-2012 ikasturterako.

Jaurlaritzaren Kontseiluak horrela, Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren ordena berretsi du, zeinen bitartez, Pasaiako (Gipuzkoa) Itsasmendikoi zentroan eta Ondarroako (Bizkaia) Antiguako Amaren itsas Formakuntzarako Arrantza eta Nautika Eskolan garraio eta arrantza ikasketak egiteko dirulaguntza bekak ematea arautzen duen.

Dirulaguntza bekak, gutxieneko 150,25 euro eta gehienezko 2.404,05 euro artekoak izango dira eta erresidentzia, mugikortasun, matrikulazio eta mantenu gastuak ordaintzeko balio ahal izango dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan