Irune Santamaria, Trokonizeko gazte arabarra: "Iritziak, ideiak eta proiektu komunak partekatzeko aukera aberasgarria izan da"

2022-10-03
  • Hondarribian, Hendaian eta Donezteben egindako Gazteriaren 2. Pirinio arteko Foroaren ondoren
  • Nouvelle Aquitaine, Okzitaine, Katalunia, Andorra, Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko gazteek parte hartu dute


VG 2022 10 03

Joan den asteburuan Hondarribian, Hendaian eta Donezteben Nouvelle Aquitaine, Occitaine, Katalunia, Andorra, Aragoi eta Nafarroako gazteekin izandako esperientzia positibotzat jo du Gazteriaren 2. Pirinio Arteko Foroan parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen ordezkaritzak.

Irune Santamaria Trokonizeko arabar eta Gizarte Laneko ikaslearen ustez, Pirinioetako beste toki batzuetako pertsonekin partekatzeko aukera izan dute. Kudeatzeko eta arazoei erantzuteko modu desberdinak ditugu, baina elkar trukatzen dugu. Iritzi, ideia eta etorkizuneko proiektu komunak partekatzeko eta eztabaidatzeko aukera hori aberasgarria izan da.

Pirinioetako Lan Elkarteak antolatutako Gazteriaren Bigarren Foroa Hondarribian egin da. 60 gaztek hartu dute parte, eta klima-aldaketari buruz eztabaidatu dute, ingurumen- eta iraunkortasun-proiektu batzuk formulatuz.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Arauzo, Jean Louis Valls,