Elkarlan Sariak
Berriak Segurtasuna
qrcode

Jada egin daitezke Euskadiko joko eta ikuskizunen lokaletako sarrerak zaintzeko eta kontrolatzeko langile gisa gaitzeko probak

2022-10-02
  • 2023ko urritik aurrera, nahitaezkoa izango da gaikuntza hori izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Onarpen Zerbitzuko Erregistroan alta ematea.
    • Interesa dutenek euskadi.eus webgunean sartu beharko dute Erregistroan alta emateko eskaera egiteko.
  • Probak etengabe egin ahal izango dira KZgunea sareko zentroetan.

Joko-aretoetako, kontzertuetako eta gaueko aisialdiko, ikuskizunetako eta jolas-jardueretako aretoetako eta abarreko sarbideak zaintzen eta kontrolatzen dituzten langileek jada egin ditzakete Eusko Jaurlaritzaren gaikuntza profesionala lortzeko proba espezifikoak, gaikuntza nahitaezkoa izango baita 2023ko urritik aurrera. Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren 2022ko abuztuaren 16ko Ebazpenaren arabera, era horretako kontrol- eta zaintza-lanak egiten dituzten pertsonek gaikuntza hori izatez gainera, izena emanda egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Onarpen Zerbitzuko Erregistroan. Akreditazio berri honen helburua zerbitzu honen segurtasuna eta kalitatea areagotzea da.

Probak

Gaikuntza profesional hori lortzeko interesa dutenek euskadi.eus webgunean sartu beharko dute Erregistroan alta emateko eskaera egiteko. Izena emateko prozesuan, test erako proba egiteko KZgunea sareko zentroa, eguna eta ordua aukeratu ahal izango dituzte, erabilgarritasunaren arabera. Prozesu telematiko hori izango da gaikuntza lortzeko baliabide aitortu bakarra.

Gaikuntza hori lortzeko erraztasunak emateko, Eusko Jaurlaritzak akreditazio-azterketarako galde-sorta atala prestatu du. Azterketa gainditzea lortzen dutenak Euskal Autonomia Erkidegoko Onarpen Zerbitzuko Erregistroan sartuko dira, eta nahitaezkoa izango da 2023ko urritik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)