Berriak Kultura
Eu

Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretua onartu da (2011-11-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 08

Dekretua, ikus-entzunezko komunikazioari buruzkoa

Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretua onartu du, alegia, Ikus-entzunezko komunikazioa partez liberizatzen duen Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra egokitzen duen araua. Onartu den dekretuak hiru zerbitzu-mota jasotzen ditu (komertziala, publikoa eta komunitarioa); gainera, Ikus-entzuneko komunikazioaren zerbitzu-emaileen Erregistroa sortzen du, haren antolamendu eta funtzionamendu arauak ezartzen ditu, eta euskarazko emisioetarako erreserba-sistema bat aurreikusten du.

Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrak arau-testu bakar batean jaso zuen ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko oinarrizko araubidea. Legeak ekarritako berrikuntzen artean, izaera komertziala eta komunitarioa duten ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen liberalizazioa nabarmentzen da eta, horrenbestez, interes orokorreko zerbitzutzat jotzen dira. Edozelan ere, interes orokorreko zerbitzu horiek operadore publikoek ematen duten ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoarekin batera daude.

Aipatutako legearen arabera, izaera komertziala eta komunitarioa duten ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak emateko, aldez aurreko jakinarazpena beharrezkoa izango da. Zerbitzu horiek lurreko uhin hertziarren bitartez ematen direnean, aldez aurretik lehiaketa publiko bidezko lizentzia beharko dute. Lehiaketa hori araudi sektorialaren arabera egin beharko da eta, osagarri moduan, ondareari buruzko araudiaren arabera, jada ez baita aplikagarri kontratazioarena.

Konfigurazio berri horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren ordenamendu juridikoan jasotako funtsezko alderdiak baztertzea dakar. Ondorioz, beharrezkoa da irrati eta telebistari buruzko araubidea arau-testu bakar batean eguneratzea, bai eta Euskadiko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren sektoreak dituen behar bereziei egokitzea ere, Autonomia Estatutuaren 19. artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari gizarte hedabideen alorrean ematen dizkion eskumenak aintzat hartuta.

Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretua

Dekretu honen helburua da ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko araubide juridikoa ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegokoari dagozkion eskumenen esparruan.

Dekretu honen aplikazio-eremuan sartzen dira Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurraldeaz gaindiko estaldura ez duten ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu komertzialak, komunitarioak eta publikoak, seinaleak modu naturalean lurralde hori gainditzearen kalterik gabe.

Lurreko uhin hertziarren bidezko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko lizentziak lehiaketa publiko bidez esleituko dira, eta, horretarako, estatuko oinarrizko araudia aintzat hartuko da, bai eta dekretu hau eta, osagarri modura, Euskal Autonomia Erkidegoaren ondareari buruzko legedia ere.

Euskaraz emititzeko erreserba

Telebista-komunikazio zerbitzuaren lizentziak esleitzeko lehiaketetan, gutxienez lizentzia bat erreserbatuko da euskara hutsean emititzeko zerbitzu-eremu bakoitzean, betiere esleitu beharreko lizentzien kopurua hiru baino handiagoa bada.

Irrati-komunikazio zerbitzuaren lizentziak esleitzeko lehiaketetan, gutxienez lizentzien heren bat erreserbatuko da euskara hutsean emititzeko estaldura-eremu bakoitzean, zerbitzu-eremuko populazioa 100.000 biztanletik gorakoa denean, baldin eta esleitu beharreko lizentzien kopurua bi baino handiagoa bada. Halaber, irrati-komunikazio zerbitzuaren lizentziak esleitzeko lehiaketetan gutxienez lizentzia bat erreserbatuko da euskara hutsean emititzeko estaldura-eremu bakoitzean, zerbitzu-eremuko populazioa 100.000 biztanletik beherakoa denean, baldin eta esleitu beharreko lizentzien kopurua bi edo handiagoa bada.

Aipaturiko formulak aplikatzearen ondorioz lizentzien kopurua zenbaki hamartar bat ateratzen bada, zenbaki horretatik gertuen dagoen zenbaki osoa izango da euskara hutsean emititzeko irrati-komunikazio zerbitzuaren lizentzien gutxieneko kopurua.

Aurreko idatz-zatietan aipatutako erreserbek ez dute inolako ondoriorik izango euskara hutsezko emisioa emango duen eskaintzarik aurkezten ez bada edo, euskara hutsezko emisioak bermatuta ere, zerbitzuaren beharrizanak ez badituzte asetzen, oinarriek ezarritako mugen arabera.

10 iruzkin
  • @ttanttakun
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @ReMC_org: Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretua onartu da http://t.co/UhuntCId @ttanttakun @TTirratia @txapairratia @halabedi @zintzilik

  • @Xenocristo
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @TTirratia: RT: @ReMC_org: Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretua onartu da http://t.co/5uB16MTi @ttanttakun @txapairratia @halabedi @zintzilik

  • @TTirratia
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT: @ReMC_org: Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretua onartu da http://t.co/5uB16MTi @ttanttakun @txapairratia @halabedi @zintzilik

  • @zintzilik
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @ReMC_org: Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretua onartu da http://t.co/UhuntCId @ttanttakun @TTirratia @txapairratia @halabedi @zintzilik

  • @AMARCALC
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @ReMC_org: País Vasco: Aprobado Decreto sobre la Comunicación Audiovisual http://t.co/5sfOmqCc

  • @halabedi
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @ReMC_org: Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretua onartu da http://t.co/UhuntCId @ttanttakun @TTirratia @txapairratia @halabedi @zintzilik

  • @RadioPikaza
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @ReMC_org: Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretua onartu da http://t.co/UhuntCId @ttanttakun @TTirratia @txapairratia @halabedi @zintzilik

  • @ReMC_org
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretua onartu da http://t.co/UhuntCId @ttanttakun @TTirratia @txapairratia @halabedi @zintzilik

  • @ReMC_org
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    País Vasco: Aprobado Decreto sobre la Comunicación Audiovisual http://t.co/5sfOmqCc

  • @ReMC_org
    2011.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretua onartu da http://t.co/UhuntCId http://t.co/yYTsiH7u

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan