Beatriz Artolazabalek Emakume Gor-itsuen V. Topaketan parte hartu du

2022-10-01

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak emakume gor-itsuen V. Topaketan parte hartu du gaur Bilbon. Topaketa hori Eskubide Sozialen eta Agenda 2030 Ministerioak eta FASOCIDE (Espainiako Pertsona Gorren Elkarteen Federazioa) erakundeko Emakume Gor-itsuen Atalak antolatu dute.

Informazioa boterea da. Ezagutu zure eskubideak lelopean, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Katalunia, Murtziako Eskualdea, Kanariak, Madrilgo Erkidegoa, Valentziako Erkidegoa eta Euskadiko hogei bat emakume gor-itsu biltzen dira Bizkaiko hiriburuan, atzo hasi eta igandera arte, Susana Moreno psikologoak antolatutako emozioen kudeaketari eta ahalduntzeari buruzko tailerraz gozatzeko, besteak beste. Ikastaro honen helburua da emakumeen kolektibo horrekin berdintasunezko tratua sustatzea, eta, horretarako, jasan ditzaketen indarkeria- edo diskriminazio-egoerak hautemateko tresnak ematea.

Irekiera ofizialaren ekitaldian, Artolazabalek adierazi du "hesiak eraistea" helburu bat dela, "Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak FASOCIDErekin partekatzen duena, pertsona guztientzako berdintasunezko tratuaren eskakizunarekin eta edozein diskriminazio mota identifikatu eta borrokatzeko konpromisoarekin bat egiten duen bezala". Zentzu horretan, bere esker ona adierazi nahi izan dio "hitzordu honetan parte hartzeko aukera dugun pertsona guztien arteko irisgarritasuna eta komunikazio arina bermatzen ari diren gidari-interpreteen taldeari", eta "herritarren sentsibilizazioan" eta "emakume gor-itsuen kolektiboa ikusarazteko" lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du. Horretarako, "hau bezalako elkarguneak eta ikaskuntza-guneak sortzea" oso garrantzitsua dela gaineratu du, "zubiak eraikitzea, aliantzak ezartzea eta lankidetza-harremanak estutzea ahalbidetzen dutenak".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marisol Brioso