Tapia: "Ziurgabetasuna areagotu egin da eta kurtsoa ez da erraza izango, baina prest gaude egoera honi behar bezala erantzuteko"

2022-10-03

 

  • Elikagaien kasuan bezala, energia arloan menpekotasun handia dugu eta bertako energiaren alde egin beharra dago
  • Zibersegurtasunak arlo asko ditu eta Euskadik gai honetan toki berezia izan nahi du. Oso albiste ona da enpresa garrantzitsu honek bere I+G gunea Euskadin kokatzea

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaurkotasuna aztertu du, gaur goizean, ETB1en egindako elkarrizketan. Beste gai  batzuen artean, honako hauek baloratu ditu:

Energia.

"Energiari dagokionez, ezin dugu aberats berrien jarrera izan, eta inportatu, hemen sortu behar dugu energia. Kontzientzia hori eduki behar dugu. Elikagaiekin bezala gertatu da. Gaixotasuna puri-purian zegoenean, hainbat gai behar genituen: musukoak, gela,..., eta ez genituen gertu. Mikrotxipekin ikusi da. Gertutasunak zer garrantzia duen ikusi genuen. Gasarekin gauza bera gertatzen ari da. Energia berriztagarriak urruti badaude beste baten menpe egongo gara. Etxean sortu behar dugu energia".

Zibersegurtasuna

"Zibersegurtasunak arlo asko ditu eta gure aldetik enpresei begiratzen diegu. Euskadin badaude enpresa txiki asko eta kasu honetan enpresa batek erosi zuen hemengo enpresa bat eta erabaki du bere ikerketa zentroa hona ekartzea. Oso garrantzitsua da hori guretzat. Kontziente izan gara digitalizazioak zer suposatzen duen, arrisku bat sortzen da eta horri aurre egin behar diogu. Horretarako, zerbitzuak, jakinduria eta pertsona formatuak behar dira. Horiek izateko bidea irekitzen ari gara".

Kutso politikoari buruz

"Konplikazioak izan ditugu: pandemiatik ateratzen ari ginela Ukraniako inbasioa iritsi da. Ez da kurtso erraza izango, baina prest gaude egoeari aurre egiteko".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak