Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

7,92 milioi euro esku-hartze sozialaren arloko hirugarren sektorearen jardueretarako (2011-11-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 08

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Diru-kopuru horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautu zituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan jasotako laguntzak finantzatu nahi dira, 2012ko ekitaldian

Jaurlaritzaren kontseiluak diru-laguntzen deialdia onartu du, Euskadiko esku hartze sozialaren arloko hirugarren sektorearen 2012. urteko jardueretarako, 7,92 milioi euroko kopuruarekin.

Gizarte Zerbitzuen Legeak, herritarrek gizarte-zerbitzuak jasotzeko duten eskubidea ez ezik, hainbat prestazio eta zerbitzuren hornikuntzaren izaera publikoa ere bermatzen du. Horrez gain, lege horrek berak irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimenerako laguntza publikoa aurreikusten du, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan barne hartu gabeko prestazio eta zerbitzuak garatzeko, gizarte-zerbitzuen esparruan beste jarduera batzuk ere ezartzeaz gainera.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateei ematen dizkien laguntzak gizarte-zerbitzuen, eta, oro har, esku-hartze sozialaren arloan garatzen dituzten jarduerak sustatzen dituzte. Jarduera horien xedea pertsona guztien autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babestea da, batez ere gizarte-zerbitzuak, gizarteratzea, familiaren babesa, droga-mendetasunen prebentzioa eta haur eta nerabeen arreta eta babesa aintzat hartuz.

Horrez gain, esku-hartze sozialaren esparruko jardueratzat hartzen dira etorkinak gizarteratzearen eta, oro har, kulturartekotasunaren inguruko guztiak, honakoak izan ezik: gai juridikoetarako laguntza, adinekoen arreta eta babesa, mendetasun egoeran dauden pertsonen arreta eta babesa eta, oro har, desgaitasuna eta askatasun eta aniztasun afektibo-sexuala.

Dirulaguntza-deialdiaren barruan hiru lerro daude: pertsona, familia, talde eta komunitateekin esku-hartze sozialeko jarduerak egiteko 6,3 milioi euro baino gehiago aurreikusten dira; beste 900.000 euro esku-hartzearen arloan borondatezko ekintza eta elkarteen partaidetza indartzeko jardueretarako eta 670.000 euro guztira esku-hartze sozialaren ezagutza kudeatzeko jardueretarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan