Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Lankidetza-Hitzarmena, Euskal Herriko Unibertsitateko Huko Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutuarekin (2011-11-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 08

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitateko Valentín de Foronda Gizarte Historiako Institutuarekin Lankidetza hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa. Helburua: Euskal Herriak Francoren erregimenetik pairatutako errepresioaren ikerketa historikoa ikertzeko proiektu bat jardunean jartzea

Gobernu Kontseiluak Justizia eta Herri Administrazio Sailak eta EHUko Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak sinatutako hitzarmena sinatu du, Euskal Autonomia Erkidegoan 52/2007 Legean ezarritakoa betetze aldera. Lege horrek Gerra zibilaren eta diktaduraren garaian jazarpena edo indarkeria jasan zutenen eskubideak aitortzen eta zabaltzen eta haien aldeko neurriak ezartzen ditu.

Hitzarmen horren xedea da Francoren erregimenak Euskadin eragindako errepresioari buruzko ikerketa-proiektu historikoa abian jartzea.
Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzak agintzen du 2011n finantzatuko duela ikerketa-proiektua eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak, berriz, ondoko lan hauek egingo dituela:

- Euskal Herrian frankismoak eragindako errepresioari buruzko agiriak errekuperatzea eta horien errolda egitea (1936-1945).

- Ikus-entzunezko funts argitaragabe bat transkribatzea: Frankismoaren esklaboak EAEn, gerran eta gerra ostean langileen batailoietan izan ziren gudarien testigantzak bilduta.

- Ordena Publikoaren Tribunalaren jurisdikzioaren pean (1963-1977) Euskal Autonomia Erkidegoan jasandako errepresio frankistari buruzko agiriak aztertzea eta horri buruzko ikerketa bat egitea

Hitzarmena sinatzen den egunean bertan jarriko da martxan, eta indarrean izango da 2011ko abenduaren 31ra arte; aurkakorik ezean, hitzarmena urtetik urtera luzatuko da berez, eta gehienez ere hiru urtez luzatu ahal izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan