Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Ikerketa eta ekipamendu zientifikoaren proiektuen deialdien ebaluazioa (2011-11-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 08

Erabakia, Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionalak ikerketa-proiektuen eta hornikuntza zientifikoaren deialdien ebaluazio zientifiko eta teknikoan lankidetzan jardun dezan Zientzia eta Berriztapen Ministerioarekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen diona.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, hartu du Zientzia eta Berriztapen Ministerioarekin hitzarmen bat izenpetzea baimentzeko erabakia, Ebaluazio eta Prospekzio Agentzia Nazionalak (ANEP) parte har dezan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ikerketa- eta ekipamendu zientifikoaren proiektuen deialdien ebaluazio zientifiko eta teknikoan.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ordainduko ditu ebaluazio-txosten teknikoak egiteko lanei lotutako kostuak, aurten 24.000 € ingurukoak izango direnak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan