Berriak Lehendakaritza

Euroeskualdeak bere 2022ko “Euroeskualdeko Berrikuntza” proiektu deialdia idekitzen du

2022-09-29
  • «Euroeskualdeko berrikuntza» proiektu deialdia 2022ko irailaren 28etik azaroaren 3ra irekita egongo da
  • Informazio guzia emateko, urriaren 3an, 10:00etan, aurkezpen webmintegi bat egingo da.  Izen ematea beharrezkoa da
  • 400.000 euro banatuko dira Euroeskualdeko sektore estrategikoekin zerikusia duten proiektuentzat : osasuna, fabrikazio aurreratua, nekazaritza, energia berriztagarriak, etxebizitza jasangarria, sormen eta kultur industriak.

400.000 euroko aurrekontuarekin eta 2022ko azaroaren 3ra arte irekita, Euroeskualdeak proiektu deialdi bat jaurti du, hiru lurraldeetako espezializazio adimenduneko estrategiekin (RIS4) bat datozen 6 sektore estrategiko eta emergenteetan proiektuak eta eragileak sustatzeko.

"Euroeskualde-berrikuntza" proiektu deialdiak euroeskualdeko ekonomia garatzen lagundu nahi du, lankidetzako proiektu traktoreak abian jarriz, hiru lurraldeetako osagarritasun eta sinergien aprobetxamenduan oinarrituta. "Deialdi honen bidez, Euroeskualdearen garapen lehiakorra eta erresilientea bultzatu nahi dugu iraultza digitalaren esparruan, iraunkortasunerako espezializazio adimendunaren, ezagutza eta berrikuntza sortzearen eta ekonomia zirkularraren aldeko apustuaren bidez", azaldu du Leyre Azcona Akitania Berria-Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko zuzendariak. Izan ere, finantza-tresnak egokitu egin dira Euroeskualdearen 2021-2027 Plan Estrategiko berrian identifikatutako lehentasunak betetzeko, digitalizazioa eta garapen iraunkorra deialdian zeharkako elementu gisa sartuz. Beste berrikuntzetako bat da «Sormen eta kultur Industriak » sartzea euroeskualdeko sektore estrategiko gisa. 

WEBMINTEGI BAT INFORMAZIO GUZIRAKO 

Euroeskualdeak webinar bat antolatzen  2022ko urriaren 3rako, deialdia aurkezteko eta proiektuetako bazkideekin trukeak errazteko. Izena ematea beharrezkoa da. 

Leyre Azconak aipatzen duenez, "Webinarrak galderak eta erantzunak jasotzeko atal bat izango du, eta, beraz, proiektuen kudeatzaileak parte hartzera eta talde teknikoarengana hurbiltzera animatzen ditugu, beren proiektuak edo ideiak aurkezteko".


2015ean hasi zen "Euroeskualdeko berrikuntza" proiektu deialdia, eta 38 proiektu bultzatu ditu, 2,1 milioi euro guztira. 2021eko proiektuen deialdiak 6 ekimen babestu zituen. 

 

Noiz eta nola?

Norentzat ?

Proiektuak irailaren 28tik azaroaren 3ra aurkez daitezke, modu digitalean eta Euroeskualdearen webgunearen bitartez soilik.

Elkarte, erakunde, udaletxe, enpresa, norbere konturako langileak, etab. Aurkezten diren proiektuek Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET taldea osatzen duten hiru eskualdeetako bazkide bana izango dute gutxienez.

Zenbat?

Zeri buruz?

Euroeskualdeak emandako diru-laguntza proiektuaren kostu osoaren % 50ekoa izan daiteke, gehienez ere 75.000 €-ko laguntzara iritsi arte. Proiektuak gutxienez % 20ko autofinantzaketa izan beharko du.

- Biozientziak, osasuna, zilar ekonomia

- Fabrikazio aurreratua, aeronautika, mugikortasun elektrikoa

- Nekazaritza elikagaien industria

- Energia berriztagarriak

- Habitat jasangarria, basoa eta zura

- Sormen eta kultur-industriak, ikus-entzunezko industria

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko