Gobernu Kontseiluak 2022ko Euskadi Denda Bonua trukatzeko bigarren aldia onartu du. Hasierako aurrekontua baino lau milioi euro gehiago izango da (Gobernu Bilera 2022-9-27)

2022-09-27
  • Bonuak urriaren 17tik aurrera trukatu ahal izango dira kanpainari atxikitako euskal saltokietan

Gaur Gobernu Kontseiluak Euskadi Bono Dendaren 2022ko edizioaren bigarren aldia onartu du. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak beharrezkotzat jo du programaren zuzkiduraren aurrekontua handitzea, hasieran aurreikusitako 5.000.000 eurotik 9.000.000 eurora, sustapenaren lehen aldiko emaitza onak eta euskal txikizkako merkataritzaren salmenten suspertzean lortutako bultzada kontuan hartuta. Programa hau Eusko Jaurlaritzak Ukrainaren inbasioak ekonomian eragiten dituen ondorioen aurrean hartutako neurri osagarrien barruan kokatzen da.

Aurrekontuaren igoerari eta truke-aldi bien artean igarotako denborari esker, kanpainaren aurreko baldintzak aldatu ahal izan dira, eta horrela, pertsona bakoitzak gehienez ere bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, berrogeita hamar euroko balioarekin truke-aldi bakoitzeko. Hau da, pertsona batek lehen aldian esleitutako bonu guztiak kontsumitu izan balitu ere, kontsumitzailearen ondorioetarako, tarte berri hau kanpaina berri bat balitz bezala ulertzen da.

Bestalde, eta euskal merkataritza-sektoreak berak eskatuta, bigarren aldiaren hasiera datorren urriaren 17ra atzeratuko da eta 2022ko abenduaren 4an amaituko da. Horrela, kanpainak eraginkortasun handiagoz beteko du salmentak Gabonetan baino lehen suspertzeko helburua.

Bonu honen helburu nagusia tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea da, prezioen igoeraren ondorioz kontsumoa uzkurtu egin baita, batez ere noizbehinkako ondasunetan. Mota askotako produktuak dituzten autonomoek, mikroenpresek eta merkataritza-enpresa txikiek kudeatzen dituzten establezimenduek erabili ahal izango dute: ehungintza, oinetakoak, drogeria, burdindegia, etxeko ekipamendua eta dekorazioa, liburuak, paper-denda eta bestelakoak. Gainera, hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak gehitu dira, hala nola ile-apaindegiak eta edertasun-institutuak, garbitegiak, tindategiak, argazki-zerbitzuak eta markogintza-zerbitzuak.

Euskadin atxikitako establezimenduei buruzko informazioa www.euskadibonodenda.eus webgunean kontsulta daiteke.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • 2022-10-26

    Buenos días.
    En muchos comercios de Algorta los bonos están agotados.
    Hasta el 4 de diciembre me parece pronto para que yo no pueda acceder a ellos.
    Gracias.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko