qrcode

Gobernu Kontseiluak lankidetza-hitzarmena onartu du Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin (ICAA), euskarazko ekoizpenak sustatzeko (Gobernu Bilera 2022-9-27)

2022-09-27

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren bitartez, hitzarmena sinatu du Kultura eta Kirol Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin (ICAA), euskarazko zinema- eta ikus-entzunezko industriaren ekoizpena, banaketa eta hedapena sustatzeko. Horrela, ICAAk 760.395 euro transferituko dizkio Eusko Jaurlaritzari, 2021ean euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena, banaketa, erakusketa eta hedapena sustatzeko Euskadin egin zen inbertsioari dagozkionak.

Horrela, transferitutako funtsak bat egingo du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak joan den martxoaren 24an onartutako ikus-entzunezko produkziorako deialdiarekin, 2,4 milioi euroko zuzkidurarekin. Horrela, ICAAk transferitutako funtsaren bidez, 3.190.395 eurokoa izango da zuzkidura, eta horietatik 760.395 euro euskarazko ekoizpenera bideratuko dira.

Eusko Jaurlaritza 2019an hasi zen funts hori berreskuratzeko negoziatzen Kultura eta Kirol Ministerioarekin, eta lan-mahai bat sortu zen gainerako autonomia-erkidegoekin, baldintzak negoziatzeko. Zupiria sailburuak eta Iceta ministroak 2021eko irailaren 20an Donostian, Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan, egindako bileran ere aztertu zen gaia.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ustez, funts horiek berreskuratuz euskarazko ikus-entzunezko ekoizpena indartuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko