Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

2012ko aurrekontuetatik 350 milioi euro AHTaren Gipuzkoako adarrerako erabiliko dira

2011.eko azaroak 08
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren 2011ko aurrekontu-proiektuaren aurkezpena.

  • 2012an babestutako 5.050 etxebizitza berri hasiko dira, horietatik 1.900 alokairurako. 2012 urtearen amaieran babestutako etxebizitza-parkearen % 35 alokairukoa izango da (24.000 etxebizitza inguru)

 

  • Etxebizitza programaren gastu-ahalmenetik % 65,87 alokairurako izango da.

 

 

 

Datuak milako eurotan eman dira.

2012

2011

%

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILAREN AURREKONTUA, PROGRAMAKA

785.082

710.218

10,5

  • HERRI LAN ETA GARRAIOKO programen aurrekontua

632.460

540.054

17,1

  • ETXEBIZITZA programaren aurrekontua

146.690

164.446

-10,8

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILAREN ETA SOZIETATE PUBLIKOEN AURREKONTU BATERATUAK

 

 

 

  • ETXEBIZITZA multzoaren aurrekontu bateratua

423.911

398.333

6,4

  • HERRI LANEN ETA GARRAIOEN aurrekontu bateratua

732.982

627.576

17,0

ETXEBIZITza, Herri Lan eta Garraio SailAREN AURREKONTU BATERATUA

1.162.825

1.031.627

12,7

Sailaren aurrekontua 785 milioi eurokoa da, hau da, 2011koarekiko % 10,5 gehiago. Gastu bateratuari dagokionean (sailaren gastua eta sozietate publikoena, dena hartuta) aurrekontuak 1.162,8 milioi euro egiten ditu, hau da, iazkoak baino % 12,8 gehiago.

ETXEBIZITZA ARLOA

Etxebizitzaren arloko aurrekontua 146,6 milioi eurokoa da, 2011n baino % 10,8 gutxiago. Baina, hala ere, Etxebizitza Sailburuordetzaren eta haren sozietate publikoen (VISESAren eta Alokabide sozietate publikoaren) aurrekontu bateratuak 423,9 milioi euro egiten ditu, eta horrek esan gura du 2011koarekiko %6,4ko igoera izan dela, eta etxebizitzaren arloan gastu bateratuak igotzen jarraitzen duela.

2012an etxebizitza programaren gastu-ahalmenetik % 65,87 alokairurako bideratuko da.

2012an, SPGVA (Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, SA) eta Alokabidek bat egin ondoren, 2011 esku pribatuen esku zegoen etxebizitza-parke publikoaren alokairuaren kudeaketa publikotasunaren arloan sartu da.

Aurrekontu bateratu horietan 4.000 etxebizitza alokatzeko kontratuak (4000 planak) sailaren eta sozietateen gastu eta diru-sarreretan izango dituzten hainbat ondorio jasotzen dira. Plan hori funtsezkoa izango da martxan dagoen alokairu-politika ahalbidetzeko, eta sozietateen bideragarritasun ekonomikoa eta finantza-saneamendurako prozesuak burutzeko.

Aurrekontuan pisu handia dauka inbertsioak, izan ere, ordainketa-kredituen % 69,1 eta gastu-ahalmen osoaren % 85,5% inbertsio publikoko kapituluetara bideratuko da.

2011 urtearen amaieran hasitako etxebizitza babestuen kopurua 4.450 etxebizitzaren bueltan ibiliko da, aurten ere, hastekoak ziren 4.000 etxebizitzetatik gora. 2010-2013 epe osoan, batez beste, urtean babestutako 5.000 etxebizitza inguru hasiko dira.

Aurrekontuak plan zuzentzailean ezarritako bost ardatz nagusiei eusten die:

1. ARDATZA.- Etxebizitza eskuratzea erraztea, baliabideak nagusiki alokairurantz bideratuta.

Helburua da 2012 urtearen amaieran babestutako etxebizitza-parkearen % 35 alokairukoa izatea (24.000 etxebizitza inguru).

2012an 5.050 etxebizitza berri hasiko dira (salmenta + alokairua). Horietatik % 38, 1.900, alokairurako izango dira.

Sailaren eta Visesaren artean alokairurako 1.2O0 etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki hasiko dituzte, zuzenean eraikiz edota horretarako diru-laguntzak emanez. Baina 1.900 etxebizitzen helburua lortzeko ezinbestekoa izango da udal-ekimenak eta ekimen pribatuak ere parte hartzea.

5.050 etxebizitza berri horiek honela banatuko dira:

  • Sailak: Alokatzeko 400 etxebizitza sozial eta alokatzeko 300 zuzkidura-bizitoki; eta 300, salmentarako
  • Visesak: Alokatzeko 500 etxebizitza sozial eta 900, saltzeko.
  • Udal-ekimenak: 650 etxebizitza (250, saltzeko; 400, alokatzeko)
  • Ekimen pribatuak: 2.000 (1.700, saltzeko + 300, alokatzeko)

Aurrekontuetan, ordainketa-kreditu gisa nahiz konpromiso-kreditu gisa, 125,2 milioi euro daude alokairurako (40 milioi euro sailaren zuzkidura-bizitoki eta etxebizitza sozialetarako, 45 milioi euro VISESAren etxebizitza sozialetarako, 15,2 milioi euro alokairua diruz laguntzeko eta 25 milioi Alokabidek etxebizitza sozialak erosi eta gero alokatzeko).

Kontzeptu guztiei erreparatuz gero (lurzorua, urbanizazioa, eraikingintza, Visesa, alokairurako diru-laguntzak, familientzako subsidio eta diru-laguntzak, Alokabide, etxebizitzak erostea eta 4.000 plana), 2012an etxebizitza programaren gastu-ahalmenetik % 65,87 alokairurako izango da.

Alokairurako nahiz salmentarako jarduketa berrietarako 220,2 milioi euro bideratuko dira.

Alokairurako hutsik dauden etxebizitza libreen mobilizazioa Biziguneren bidez egingo da, (2012 urtea amaitzen denan 5.417 etxebizitzako stock bat izatea espero dugu), eta ASAP merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programaren bidez (horrekin 2012an 1.100 etxebizitza mobilizatzeko asmotan). Jaurlaritzak 0,76 milioi euro jarriko ditu 2012an ordaindu gabeko alokairu, kalte eta defentsa juridikoaren aseguru-primak estaltzeko.

Eutsi egiten zaio 2010-2013ko Etxebizitzaren Plan Zuzentzailean jasotako helburu orokorrari, baina Bizigune programaren helburuak handitu egin dira (1.000 gehiago; 6.000 lortzeko) eta alokairuko bitartekaritza-programa berriarenak (1.000 gehiago; 3.000 lortzeko); eta horrekin konpentsatu egingo da nolabait alokairurako eraikiko direnek nozituko duten jaitsiera, 8.100 eraiki ordez 6.100 eraikiko baitira (zuzkidura-bizitokiak).

2. ARDATZA. Birgaitzerako eta hiria berroneratzeko politika berria

Eraikinak birgaitzeko jarduketak eta hiriak berroneratzekoak sendotu egingo dira. Jarduketa berriak egiteko guztira 35,6 milioi euro jarriko dira. Horietaz aparte, beste 3,7 milioi euro bideratuko dira martxan dauden jarduketak ordaintzeko.

Aurrekontu hori honela banatuko da:

  • Eraikitako ondarean esku-hartzeko proiektuetarako REVIVE programa berrirako, 9,3 milioi euro urte anitzetan banatzeko. (2,3 milioi euro 2012rako)

 

  • Birgaitze helburuak lortzeko, 23,1 milioi euro: hor sartuko dira, lehenengo aldiz, lehendik dauden eraikinetan energiaren eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak eta eraikinen ikuskapen teknikoak. 17.300 etxebizitza birgaitzeko laguntzak emango dira.

 

  • Irisgarritasuna hobetzeko babes-lerroekin ere jarraituko 2012an, 3,2 milioi euroko aurrekontua bideratuko delarik datorren ekitaldirako. Espero dugu irisgarritasuna hobetzeko eta oztopo arkitektonikoak ezabatzeko 170 proiektu babestea.

3. ARDATZA.- Lurzorua kudeatzeko politika aktiboa sustatzea

Eskaria handia den lekuetan 4.000 etxebizitza egiteko lurzorua eskuratu nahi da. Hiru izango dira helburu hori gauzatzeko ardura izango duten operadore publikoak:

  • Etxebizitza Sailaren kontura izango da 1.500 etxebizitza eraikitzeko lurzorua eskuratzea, urbanizatzea eta birpartzelatzea. 14,6 milioi euro izango ditu horretarako. Ahalegin horretan, VISESAk 8,4 milioi euro jarriko ditu zenbait orube erosteko.

Sailak gainera, dagoeneko martxan dauden urbanizazioen ondorioz 5,2 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egin beharko ditu.

  • Bigarren operadorea, Jaurlaritza partaide duen Orubide sozietatea izango da; horrek beste 1.500 etxebizitza egiteko lurzorua eskuratu beharko du

 

  • Eta hirugarren operadore publikoa udalak ditugu. Espero da horiek beste 500 etxebizitza egiteko lurzorua eskuratzea.

 

  • Bestetik, eragile pribatuek ere lurzorua eskuratuko dutela aurreikusten dugu; gutxienez, beste 500 etxebizitza eraikitzeko.

4. ARDATZA.- Etxebizitza-politikaren zerbitzura dauden baliabideak eta tresnak optimizatzea.

Hona jarduketa azpimarragarrienak:

  • Babes publikoko 64.000 etxebizitzaren ikuskapenak bukatzea. Horrekin, babestutako parke publiko osoa ikuskatzeko lehenengo saioa amaituko da, eta aukera emango du, aurrerantzean ikuskapen-plan bereziak egiten hasteko.

 

  • Etxebide bultzatzen jarraitu, etxebizitzaren arloko zerbitzu publiko nagusi gisa.

 

  • Eusko Jaurlaritzak, babes publikoko etxebizitzen bigarren eta ondorengo eskualdaketetan dagozkion lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak baliatuz etxebizitzak eskuratzea, eta 9 milioi euro bideratzea horretarako.

5. ARDATZA.- Etxebizitza-politikaren gobernantza berri baterantz aurrera egitea

Sailak etxebizitzaren arloko politikak ebaluatzen jarraituko du, politika horiek eraginkorrak diren eta berdintasun-inpakturik duten ikusteko, eta herritarrek eta eragile ekonomiko eta sozialek politika horietan parte hartze zuzena izan dezaten ahalegintzen segituko du.

GARRAIOEN ARLOA

Garraioen arloan, 2012ko aurrekontua 632,4 milioi eurokoa da, iaz baino % 17 gehiago, eta aurrekontu bateratuari erreparatuz gero (hau da, ETS, Euskotren, EKP eta ZKP barne) 732,9 milioi euro egiten ditu, % 17 gehiago.  350,6 milioi euro abiadura handiko trenaren Gipuzkoako adarra eraikitzeko kudeaketa-kredituri dagozkie, aurreko aurrekontuetan baino 75 milioi euro gehiago.

Garraioen arloko kontuetan, proiektu estrategiko handiak eta garraio azpiegiturak bultzatzeko inbertsio ahalegina handia da. 6, 7 eta 8. kapituluak 2011ko 468 milioietatik 544 milioietara igaro dira 2012an (% 88,4tik % 86ra).

Garraioen arloaren ardatz nagusiak:

  • Euskal y-a
  • Metroaren, trenbidearen eta tranbiaren aldeko apustu garbia.
  • Arku Atlantiko, garapen-espazio gisa bideratu eta bultzatzea. Horri esker sare berria Europan barnako lehentasunezko garraio-sareen artean sartzea lortu baita.

Horrela bada, eta lehentasun horien isla gisa, 2012an Euskal y-ari dagozkion programetan aurrekontua igotzea erabaki da, eta, hain zuzen, % 27ko igoera izango du; gainera, Bilboko metroaren programan ere % 6 gehiago jarriko da, eta 63,9 milioi izatetik, 68,3 milioi izatera igaroko da. Euskotrenek kudeaturiko gainerako lineetarako partidetarako guztira 55,7 milioi euro izango dira.

1.- Garraioaren antolamendua

81,9 milioi euroko aurrekontua izango du; aurreko urtean baino % 25 gehiago, batez ere material mugikorra pixkanaka berritzeko asmoa dagoelako.

2012an Eusko Legebiltzarrera bidaliko dira mugikortasun iraunkorraren legearen proiektua eta Euskadiko mugikortasun-plana. Era berean, 20+20 trenbide-plana onartuko da. Urte honen amaieran edo 2012aren hasieran, errepideko bidaiari-garraioaren erregelamendua sartukok da indarrean.

2012an gainera:

  • Garraioaren Sare Intermodala eta Logistikoa Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana bukatuko dugu.
  • Jundiz eta Lezo-Gaintxurizketako plataforma logistikoak bultzatuko dira, Europan barnako garraio-sarearen zati izango direlarik
  • Errepideko salgaien garraio-plana aurkeztuko da; ahalegina egingo da plan hori foru aldundiekin adosten, errepideko garraio sektorea modernizatu eta lehiakorragoa izan dadin.
  • Mugikortasun iraunkorreko planak sustatu eta bultzatuko dira, bai administrazio publikoaren maila desberdinetarako, bai hainbat industrialde, unibertsitate eta mugikortasun handia eragiten duten zentro teknologikoetarako.

Baina Zuzendaritza honetako gastu-partida handienak Euskotrenentzat eta trenak eta unitate mugikorrak berritzeko izango dira.

2012an, ustiapen-defizita estaltzeko sailak Euskotreni egingo dion diru-transferentzia 3 milioi euro jaitsiko da, eta 34 milioi euroren bueltan ibiliko da Jaitsiera hori eraginkortasunerako eta aurrekontua kontrolatzeko burutzen ari den politikari zor zaio, eta Euskotrenek 2011n % 0,5 bidaiari gehiago eta zerbitzuengatik % 1 diru-sarrera gehiago izateari.

Bestetik, sailak Euskotrenik inbertsio-ahaleginari eutsiko dio, 40 milioi eurorekin, batez ere, trenak berritzeko. 2012aren amaierarako 19 izango dira zerbitzuan dauden unitate berriak. Autobusei dagokienean 2012an 7 unitate berri eskuratuko dira.

2.- Portu eta Aireportuen Zuzendaritza

23,7 milioi euroko aurrekontua izango du.

2012ko lehen hiruhilekoan portuen legearen proiektua Legebiltzarrera bidaliko da.

Bestetik Mutrikuko babes-dikea bukatzeko obrak egingo dira. Ondarroako portuko Egiluzeko kaiko obrak bukatutakoan, 2012an bertan idatziko da arrain-lonja berria eraikitzeko proiektua.

Beste jarduketa azpimarragarri batzuk: Donostiako arrantza-dartsenaren eta inguruaren birmoldaketa eta arrain-lonja berriaren eraikuntza-proiektuaren idazketa, lonja merkatuko behar berrietara egokitzeko; Bakioko San Balentin dikea behin betiko sendotzea, ekaitz den bakoitzean konponketak egiten ibili beharrik ez izateko; eta Hondarribia, Orio eta Zumaiako dikeak sendotzea, deiseinu-parametro berrietara moldatzeko, muturreko ekaitzak gertatzen direnean hautsi ez daitezen; Bermeoko kofradia zaharreko kaiaren eraberritzea eta Lekeitioko malekoiaren konponketa; eta Bermeoko lonja hobetzeko lanak.

Gainera, Pasaiako Portu Agintaritzarekin sinatutako hitzarmenaren barruan, milioi bat euro arrain-lonja berria eraikitzeko baliatuko dira.

Bestetik, eta aireportuei dagokienean, 2012an EAEko aireportu-plan eguneratua aurkeztuko da. Era berean, aire-ibilbideen batzordea taxutuko da aireportu bakoitzean, elkarren arteko osagarritasuna bultzatzeko, "aireportu bat, hiru terminal" printzipioari eutsiz.

3.- Garraioaren azpiegiturak

526,2 milioi euroko aurrekontua izango du.

EAEko administrazioaren trenbide-sarean, sailak lehendik dituen hainbat helburu lortzeko lanean jarraituko du: trenbide-pasaguneak kendu, geltokietako instalazioak hobetu eta burdinbidea bikoiztu, zerbitzu hobea emateko, trenak maizago jarriz, eta joan-etorriak azkarrago eta seguruago eginez.

Azpiegituren modernizazioari dagokionean, badira hainbat obra azpimarragarri: Artxandako tunela, Etxebarriko zubiaren amaiera, Oikiako eta Karakateko bikoizketak, Eibarren erdialdeko geltokiaren birmoldaketa, Azitaingo geltoki berria eta Durango operazioa.

Donostialdean sarea hobetu eta modernizatzeko jarduketekin jarraituko dugu. Horrela, Añorga-Errekalde, Errekalde-Lasarte eta Loiola-Herrera tarteak bikoizteko lanak bukatuko dira. Era beran, 2012 urtearen amaieran edo 2013aren hasieran Intxaurrondoko eta Herrerako geltokiak martxan izango dira, eta trenbide-sarea Donostialdeko eta Bidasoa eskualdeko mugikortasunaren ardatz egituratzaile bihurtzeko behar diren jarduketak programatuko dira. Ildo horretatik, tarte eta jarduketa berrien gaineko azterlan eta proiektuen idazketarekin jarraituko da.

2012ko aurrekontuan 102 milioi euro jaso dira,  hainbat urtetan banatzeko, Donostian tarteko geltokia egiteko  (2 milioi, 2012rako; 10, 2013rako; 25, 2014rako; 35, 2015erako; 40, 2016rako); eta horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordioa lortuz gero, obra datorren ekitaldiaren amaieran hasteko moduan izango gara.

Trenbide-sarearen erdialdean, sailak proiektu eta inbertsio handia abiarazi ditu Ermua-Eibar-Elgoibar inguruan, bidaia-denborak eta maiztasunak eta hiri-ehunean txertatzeko modua hobetzeko trazadura bikoizteko, eta horretarako guztira 80 milioi euro bideratuko dira.

Zehatzago esanda, Ermuko geltoki berria egiteko lanei ekingo zaie. Geltoki berria 25 milioi euro kostatuko da.

Bilboko tranbiari dagokionean, 2012an Basurtu - La Casilla tartea bukatuko da.

Barakaldo-Sestao-Leioa-EHU tranbiari dagokionean, Jaurlaritzak azpiegitura hori bultzatzen jarraituko du, lankidetza publiko-pribatuko eredu baten bidez.

Vitoria-Gasteizen, berriz, 2012an tranbia Abetxuko auzoan sartuko da. Eta, azkenik, tranbia hori hegoalderantz luzatzeko informazio-azterlanarekin jarraituko dugu, eta ekialderantz luzatzeko azterlana idazteari ekingo zaio.

Bilboko metropoli-trenbidea

2012an zehar metroaren L2ko obrekin jarraituko dugu, eta L1ean Maidagango obrak bukatuko dira. Era berean, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren baitan Urbinagako aldagunearen proiektuko lanak bultzatzen jarraituko dugu.

L3 (Etxebarri-Matiko) lineari dagokionez, obrekin jarraituko dugu, eta hurrengo urtean zehar Alde Zaharreko geltokia eraikitzeko proiektua idazteari ekingo zaio.

Metroaren 4. eta 5. linea berriei eta Loiuko konexioari dagokienean, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, trazadura, formula eta egiteko epe egokienak zeintzuk diren erabakiko da Bizkaiko Garraio Partzuergoaren baitan.

EUSKAL Y-A

2011aren amaieran obrak hasita egongo dira Gipuzkoako adarra osatzen duten 21 tartetatik 16an, eta beste bat,  (Hernialde-Zizurkil) lizitazio-fasean egongo da. 2011 urtea bukatzerako Eusko Jaurlaritzak 562 milioi euroren lizitazioa edukiko eginda, eta 2011ko aurrekontua osatzen zuten 275 milioi eurotatik % 75 (205 milioi) egongo dira erabilita.

2012aren amaieran, 17 tarte eraikuntza-fasean egongo dira, eta lau baino ez dira geratuko (Hernani-Astigarraga II. fasea, Donostiako sarbidea, Astigarraga-Oiartzun eta Irungo sarbidea).

2012 urteak berebiziko garrantzia izango du abiadura handiko trena 2016an errealitate izan dadin, eta horretarako 350 milioi euro jarriko dira aurrekontuan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)