Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Gobernu Kontseiluak 5 milioira igo ditu Ukrainako gerraren ondorioz Gizarte Ekonomian ekiteko laguntzak (Gobernu Bilera 2022-9-27)

2022-09-27

 

Gobernu Kontseiluak Gizarte Ekonomian ekiteko 5.045.000 euroko laguntza-agindu bat onartu du gaur. Ukrainako gerrak eragindako afekzioen eta Errusiari ezarritako zigorreen ondorioz, hasieran aurreikusitako 3 milioiko partida bi milioi gehiago handitu da. 

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, laguntzak bost kapitulu desberdin finantzatzeko izango dira. Alde batetik, bultzatu eta indartu nahi da gizarte-ekonomiako enpresak eratzeko eta sendotzeko euskal sare publiko-pribatua, bai eta gizarte-ekonomiako enpresak eratu eta sustatzeko eta berriki eratu direnak sendotzeko ere. 

Aurreko deialdiekiko alde nagusia Ukrainako gerrak eta Errusiari jarritako zigorrek eragin dute. Horregatik, deialdi honek ekintzailetzarako laguntzak aurreikusten ditu arrazoi horrek eragindako Gizarte Ekonomiako enpresentzat. Era berean, Gizarte Ekonomiaren forma duten energia-komunitateak sortzeko eta finkatzeko dirulaguntzak jasotzen dira. 

2021eko deialdiak 2,78 milioi euroko aurrekontua izan zuen.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Coops_Owen
    2022-10-03

    Comentario de Twitter:
    RT @Coopsdetrabajo: Más inversión en #EconomíaSocial del Gobierno vasco
    #SomosCooperativas #SomosEconomíaSocial

    https://t.co/VlT8qrALy9

  • Argazkia SN Robot
    @Coopsdetrabajo
    2022-10-03

    Comentario de Twitter:
    Más inversión en #EconomíaSocial del Gobierno vasco
    #SomosCooperativas #SomosEconomíaSocial

    https://t.co/VlT8qrALy9

  • Argazkia Xaver
    2022-09-29

    Gizarte-ekonomiako pertsonen integrazio-lan gehiago prestatzea, errefuxiatuek hainbat ekitalditan egin ditzaketen desplazamenduei aurre egiteko. Joan-etorri horiek ez dira soilik ingurumenekoak, baizik eta segurtasun-gabeziakoak ere bai, eta, gainera, mafiak tartean daudenean gerta daitezke.

  • Argazkia Xaver
    2022-09-29

    Preparar más trabajo de integración personas economía social ante posibles desplazamientos numerosos de personas refugiadas eventos suceden por partes, ya no sólo del medio ambiente sino de la inseguridad distintos escenarios a manejar en zonas fatalidades puedan acontecer cuando además haya mafias involucradas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko