Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

Dekretu-proiektua, EAEko unibertsitateaz kanpoko titulu akademikoen eta profesionalen erregistroa sortzen duen 218/1997 Dekretua aldatzekoa. Ondorioak

2022-09-26

Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi ditu aurretiazko kontsulta publikoaren fase honetan parte hartzeagatik.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erregelamendua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da euskadi.eus-ko web-atarien bidez (Iragarki taula elektronikoa eta Irekia), eta, horietan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakunde ordezkatzaileen iritziak eskatu dira.

Horretarako ezarritako epea igaro ondoren, eta aurretik aipatutako izapideen emaitza aztertu ondoren, Hezkuntza Sailburuak onartu beharko duen araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da.

2 iruzkin
  • Hezkuntza saila
    2022-09-27

    Kaixo Iatukoaritz,
    Eztabaida fasea bukatu ondoren, Dekretuaren testua garatu behar da eta Aurretiazko Onarpena jaso ondoren, testuaren zirriborroa Erkidegoko Administrazio Orokorreko egoitza elektronikoan argitaratuko da.
    Mila esker.

  • Argazkia latukoaritz
    2022-09-26

    Badakit, jakin, eztabaida-fasea bukatu dela, baina dekretu-proiektua irakurri nahi nuke. Non irakur nezake?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan