Berriak

Euri eta uholde historikoki esanguratsuak Euskal Autonomia Erkidegoan

2011.eko azaroak 08

EAEko Kantauriar isurialdean izi izan dituen eurite gogorrek kalte handiak eragin dituzte bi lurralde hauetako puntu askotan. Etengabe jausi den euriak direla-eta, ibaien erdiko eta beheko puntuetan pilatu diren ur kopuruak oso adierazgarriak izan dira. Pasarte batzuen bortizkeria kontutan izanda, aurreikusi daiteke eragindakoen eta etxetik kanpo joan behar izan dutenen kopurua handia izango dela, eta honekin batera, oraindik baloratu beharreko kalte materialak.

Ondorio latzak.

Zoritzarrez, Irunen ur hazkundeak bultzatu zuen gizonezko baten gorpua aurkitu da.   Bidasoa ibaian 77 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute. Erreskate Taldeek, atzo arratsaldean desagerturiko gizon batena alegia. Izandako prezipitazioek sorturiko ibai hazkundeak bultzatu zuen.

Gaur arratsaldeko bostetan bukatu da abian jarri zen Ertzaintza Brigada Mugikorra eta Gurutz Gorriaren erreskateetarako taldeek bultzaturiko bilaketa ekimena, Larrialdietarako Harrera Zuzendaritzaren teknikarien koordinaziopean.  Gorpua Bidasoa Ibaian aurkitu da, Irungo Txingudi Ikastolatik hurbil.

Prezipitazio bortitzak direla eta, kaltetuak ugariak izatea espero da. Kalte materialak ere, ebaluatzeke oraindik, nabarmen esanguratsuak izango dira.

Hauek zortaraziko kalteen islada SOS Deiak kudeaturiko larrialdietarako deiak: 4644 en Gipuzkoan, 7342 Bizkaian eta  978 en Araban.

Euri jauzi nabarmenak.

Izandako euriteak 1983. urteko uholdeen antzekoak izan dira, zenbait kasutan handiagoak ere bai. Ezberdintasunak, batez ere lurralde banaketan egon dira. Bi gertakari hauen artean egon dira beste gertaera larriagoak ere, baina zabalera txikiago batean. Lurralde konkretu batera mugatutakoak baina eragin handiekin: Debako arroan 1989an gertatu zena, hildako askorekin (Elgoibar 1989an eta Donostialdean 1998an)

Uholde zabal moduan, asteburu honetan izandakoa, 1983 EAE osoan eragina izan zuten uholde larrietatik Gipuzkoan egon diren eurite gogorrenak izan direla esan daiteke.

Gipuzkoan gertatukoaren adibide gisa Belauntzako estazioan 48 ordutan jasotako 315,4 litrometro koadroko. Azaroaren 3tik gaur eguerdira arte 348,5 litrometro kuadroko jaso zirela ziurtatuta dago.

Adibide moduan ere hartu daitezke Añarbe eta Berastegiko estazioetan 300 l/m2 baino gehiago jaso zirela, azaroaren 5 eta 6an, zehazki 200, 5aren 18etatik hasita 6aren ordu berdinera arte. Hauekin guztiekin mailak eta emariak izugarri handitu dira.  Eredu moduan, berriro ere, egoeraren hasieran Lasarteko estazioan neurtu ziren 5 m3/s-tik 650m3/s-ra pasatu zela azaroaren 6ko arratsaldearen eta gauaren garai larrienetan. Hemen uraren maila ia4 metro igo zen eta Ereñozun 3,5 metro. Hauek guztiak estazio hauek egin zirenetik ikusi diren mailarik altuenak izan dira.

Kalteak izan dituzten eremu guztiak Uholde Arrisku Esanguratsudun zona bezala sailkatuta daude (ARPSIs) abian dagoen Aldez Aurretiko Uholde arriskuen ebaluazioaren barruan. Kalte adierazgarrienak puntu hauetan eman dira:

  • Hernani. Ereñozu, Lazaola Industrialdea, Altzueta, Iparraguirre, Portu auzoa (83 urtean baino 30 zm gehiago), Karabel Auzoa, Ergobiako alde zaharra; Astigarraga eta Martutene (Pilar auzoa)  ARPSI (ES018-GIP-URU-01).
  • Lasarteko Zumaburu auzoa. Lasarteko hipodromoaren inguruetan. ARPSI (ES018-GIP-16-2).
  • Oiartzun eta Larzabal. ARPSI (ES018-GIP-OIA-1).
  • Zizurkil/Villabona ARPSI (ES018-GIP-15-1).
  • Irun-Hondarribia (Endarlatza) ARPSI (ES018-GIP-BID-1).
  • Andoain. ARPSI (ES018-GIP-15-3).
  • Getxo. ARPSI (ES018-BIZ-IBA-03)

Orain arte aipatutakoei gehitu behar zaie, Butroe, Artibai eta Debako ARPSI-etan izandako kalte adierazgarria.

Azpimarragarria da, urtegien lan arautzaileak egoera samurtu dutela. Urtegi hauek ura gune altuetan geldiarazteko kokatu dira arroetan, zehazki hauen erdiko eta beheko guneetatik ura ateratzeko. Adibidez, Ibaiederrek 4 milioi m3 gelditu zituen eta Añarbek 8, bikoitza. Honek kalte asko ekidin duena batez ere Hernani eta Astigarragan. Urtegiak egon ez balira, Añarbeko iturriak 175 metro kubiko segunduko gehituko zituzkeen ibaiaren beheko partera, kalteak nabarmen larriagotuz. Egoera honetan, urbiltegi hauek ur-emari ekologikoa baino ez dute, kalte potentzialak zeharo murrituz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan