Laneko sailburuordea Taiwango Laneko Segurtasun eta Osasun Administrazioko ordezkaritza batekin bildu da

2022-09-23

Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea Taiwango Lan Ministerioko Laneko Segurtasun eta Osasun Administrazioko (OSHA) ordezkaritza batekin bildu da gaur Bilbon.

Topaketak balio izan du Asiako ordezkaritzari Lan Ikuskaritzaren funtzionamenduari buruzko informazioa helarazteko, eta gai horri buruz interes handia erakutsi dute, baita prebentzioari eta lan-osasunari buruzko gaiak ere.

Pérez Barredorekin batera, bileran parte hartu dute Osalaneko zuzendari nagusi Lourdes Iscarrek eta Lan Ikuskaritzako zuzendariorde Iciar Gonzálezek.

2 iruzkin
  • 2022-09-26

    Azkartasun orok gobernatzen ditu presak, eta, horrela, ez dira arduratzen begiratzeaz non zapaltzen den, adibidez esatearren, istripua eragin dezake.

  • 2022-09-26

    todo acelerado gobiernan las prisas y con ello despreocuparse mirar dónde se pisa por decir ejemplo pueden dar lugar a accidente

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak