Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Ingurumen departamentuak 252.294.000 euroko aurrekontua osatu du, 2011ean baino %10,9 txikiagoa

2011.eko azaroak 07

Egungo inbertsio egoerara egokiturik, programa eta zerbitzuak bermatu eta funtzionamendu gastuak %13,6 murriztu dira

Ingurumen, Lurralde Plangintza. Nekazaritza eta Arrantza sailak 252.294.000 euroko aurrekontua osatu du 2012. urterako, 2011. urtean baino %10,9 gutxiago. Dirulaguntza eskakizun gutxitzearen errealitatera egokitu da dokumentua eta balio erantsia eta kalitatezko lanpostuak sortzen dituzten inbertsiorako zein berrikuntzarako babesari eutsi ahal izan zaio. Funtzionamendu gastuak %13,6 jaitsi dira.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, aurrekontu proiektua aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean. Berarekin batera, Arantza Leturiondo (Ingurumena), Iñaki Atxukarro (Lurralde Plangintza eta Ura), José Luis Anda (Nekazaritza eta Landa Garapena) eta Jon Azkue (Arrantza eta Elikagai Industria) sailburuordeak izan dira.

Pilar Unzalu sailburuak eman dituen azalpenetan, zerbitzu guztiak babestea eta krisi garai honetara egokitutako sektoreko laguntza eskakizunak bermatzea izan direla helburu nagusi azpimarratu du. Baita ere, aurrekontuen oreka lortzea, eta enplegu-sorkuntza laguntzea, besteak beste, gure lehiakortasuna handituz, produktibitatea hobetuz eta jakintzaren, berrikuntzaren eta garapen jasangarriaren alde apustu eginez.

Zentzu horretan, programa guztietan aurrekontu murrizketa handiagoak edo txikiagoak izanik ere, zera azpimarratu du, "Landa eta Arrantza eremuetarako Ikerketak eta Garapenak %0,3 egin du gora, gure departamentuak beti egin baitu aberastasun eta balio erantsi iturri den berrikuntzaren aldeko apustua, alegia, gure enpresetan kalitatezko enplegua sortzearen aldeko apustua".

Aurkeztutako dokumentuak, gastu-korrontearen murrizketa proposatzen du, hala nola, %13,6 II. kapituluan eta %3 IV. Kapituluan.

Inbertsioei dagokienez, VI. Kapituluan, Inbertsio Errealean, 5,7 milioietatik 4,25 milioietara murrizten da. VII kapituluan berriz, Kapital Eragiketei dagokien Transferentzia eta Dirulaguntza lerroan, %5,4 egiten du gora aurrekontuak, hau da, aurrekontua 88,4 milioitara iritsiko da.

Sailburuak gogora ekarri du 2012. urtean amaituko dela departamentuko enpresen berregituratze eta bateratzea. Guztira 3 erreferente nagusi izango dira: Hazi (Itsas eta landa eremuaren garapenerako Korporazioa); Azti eta Neiker, Tecnalia Korporazioan; eta Ihobe. Departamentuak enpresa horiei egindako ekarpen ekonomikoaren %20ko murrizketa finkatu du eta, ondorioz, gastu-korrontearen gutxitzea %15,3koa da.

Pilar Unzaluk, bestetik, zera azpimarratu du, Gobernuak bere osotasunean abian jarri duen EcoEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia; ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen garapen bateratu eta jasangarria den eredu berri baten bitartez gure herriaren bilakaerarako sortu den zeharkako estrategia.

Ingurumen sailburuordetza

39.229.238€ aurrekontu osoa duen sailburuordetzak, administrazio eredu berri bat bultzatzea (izapidetze elektronikoa, prozeduren erreztea edota ikuskaritza indartzea); eta klima aldaketaren ondorioak gutxitzea eta horietara egokitzea (enpresetan hobekuntzak egiteko kanpainak, hiritarren sentsibilizazioa areagotzeko programak eta Klima Aldaketaren Euskal Plana) ditu helburu.

Naturaren babeste gaietan, 10 milioi euro gainditzen dituen lerroa aurkeztu du, zeinetan Natura 2000 Sarearen indartzeko, ingurumena berreskuratzeko eta lurraldearen Zaintzaren zabalkunderako ekimenak martxan jarriko diren.

Bestetik, inguru garbi eta osasungarri baterako lerroak, lur kutsatuekin, hondakinen kudeaketarekin edota airearen kalitatearen kontrol eta zaintza sarearekin zerikusia dute. Horretarako ia 630.000 euro aurreikusi dira.

Ur eta Lurralde Plangintza

Guztira 53.417.972 euroko aurrekontua du eta horiek, Lurralde Antolamenduari dagokionez, programa ezberdinetarako balioko dute: Euskadiko Funtzio-Arlo guztien Lurralde Plangintza amaitzeko; Lurralde Antolamenduaren Irizpideen Aldaketak bideratzen amaitzeko; Sektoreko Lurralde Plan batzuen onarpena eta tramitazio prozesuak amaitzeko; Funtzio-Arlo ezberdinetako paisaia irizpide eta katalogoak burutzen aurrera egiteko; aurri-industrialen botatzeko dirulaguntza programak mantentzeko eta udal kartografia osatzeko udaletxetarako dirulaguntzetarako.

URAri (Uraren Euskal Agentzia) dagokionez, uholde egoeretan pertsona eta ondasunen babeserako (Sangroniz, Igorre, Areatza edo Arrasate); eta ur-hornitze zein saneamendu sareetarako ekimenak (Zuiako kolektorea, Oion, Mallabia-Ermua, Donostiako Santa Katalina eta Urdaibaiko saneamendua) aurreikusten dira.

Nekazaritza eta Landa Garapena

Nekazaritza eta Landa Garapen sailburuordetzak duen 93.205.961 euroko aurrekontuarekin gure Landaren eta abeltzainen produktuak bultzatuko dira; Eskola publiko eta itunduetan Fruta eta Barazkien dohaineko banatze Programaren bitartez eskolarteko haurrek jan-ohitura osasungarriak izan ditzaten zabaltzeko erabiliko dira; eta Kalitate Bereizgarria bultzatzeko Bikain programa indartzeko erabiliko da.

Era berean, lehen sektorea indartzeko profesionalizazioa eta elkartegintza bultzatuko dira, baita jarduera ekonomikoaren dibertsifikazioa eta ekintzailetza landa eremuan; LEADER eta EREIN programak mantenduko dira baita FEAGA eta FEADER fondoen bitartez bideratzen direnak ere.

Arrantza eta Elikagai Industriak

55.764.600 euroko aurrekontua du guztira. 2011. urtekoa baino kopuru txikiagoa da baina horrek ez du Arrantza Sektoreak Departamentutik jasotzen duen laguntzan eta babesean eraginik izango, aurrekontua inbertsio pribatura egokitu baita.

Berrikuntza eta Landa eta Arrantza Garapenerako programak igoera txiki bat izan du (%0,3), besteak beste, euskal elikagai sektorearen lehiakortasuna indartzeko industriek berrikuntzarako dituzten ekimen gaitasunak babesteko.

Landa, Nekazaritzako Elikagaien eta Arrantza Sektorearen berrikuntza eta Ikerketa inbertsioetarako Ikerketa programarako 4,7 milioi aurreikusi dira. Nekazaritzako Elikagai produktuen promoziorako %23,2 igo da (3,75 milioi euro) eta Nekazaritzarako eta Arrantzarako Lehiatu programak, egungo inbertsio mailara egokituz, 10 milioi eurotara murriztu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)