Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Dekretu-proiektua, Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzkoa. Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak

2022-09-20

Planteatzen den xedapen orokorra ezinbestekoa da, besteak beste, honako alderdi hauek arautu behar direlako: herritarrak zerbitzu publikoetara eta informaziora iristea errazten duten prozesuen ezarpena eta kudeaketa, zerbitzu publikoen sorkuntzan eta diseinuan herritarrentzako orientazioa, zerbitzu pertsonalizatuen eskaintza proaktiboa, herritarrei ematen zaien arretaren kalitatearen jarraipena, kontrola eta ebaluazioa egiteko tresnak, antolaketa-egiturak eta horien kanalak koordinatzeko elementuak sortzea, besteak beste.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurreko informazioaren izapidea egin da, Administrazioaren webatarien bidez, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian, eta etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik ordezkagarrienen iritziak jaso dira.

Horretarako ezarritako epea igaro eta lehen aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, dagokion prozedura izapidetzen jarraituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko