Bingen Zupiria Natàlia Garriga Kataluniako Generalitateko Kultura kontseilariarekin bildu da Donostiako Zinemaldian

2022-09-19

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Natàlia Garriga Kataluniako Generalitateko Kultura kontseilariarekin bildu da gaur arratsaldean Zinemaldiaren baitan.

Bileran, bi sailburuek Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak sustatzen dituzten kultura- eta hizkuntza-politikekin lotutako gaiak aztertu dituzte, koordinazio-bideak eta lankidetza-ekintzak aztertuz.

Bileraren ostean, Zupiria eta Garriga elkarrekin hurbildu dira “Suro” filmaren emanaldira Kursaalera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak