
Jaurlaritzak euskal administrazio publikoetan egiaztapen txartelak formatu digitalean aurkezteko aplikazio mugikorra jarri du abian
- NIK Patrika digitala/Cartera digital aplikazioak orain arte plastikozko txartelean aurkezten diren egiaztagiriak telefono mugikorrean hartzeko balioko du.
- Eraldaketa digitalaren barruan, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren proiektu estrategikoetako bat da
- Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak txartel digitalaren erabilera euskal administrazio publiko guztiek eskaintzen dituzten beste zerbitzu batzuetara zabaltzea aurreikusten du
Administrazio publikoen aurrean herritarrek beren egiaztagiriak euskarri digitalean gorde ahal izan ditzaten aplikazio mugikor bat jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak. NIK wallet aplikazioak zorro digital gisa balioko du plastikozko txartel gisa eraman ohi diren dokumentuak eramateko eta aurkezteko. Modu honetara erosotasun, arintasun eta segurtasun handiagoa ahalbidetuko du beharrezko zerbitzuak eta izapideak jasotzerakoan. Eusko Jaurlaritzak bere programan du jasota plan hau, eraldaketa digitalaren arloko proiektu estrategikoen artean.
Horrela, NIK Patrika digitala/Cartera digital aplikazioaren bidez, edonork sar ditzake bere txartelaren euskarri elektronikoa bere telefono mugikorrean. Aplikazioa deskargatu ondoren, telefono mugikorra erakusteko keinu bakar batekin identifikatu ahal izango da dagokion zerbitzuan. Zerbitzuak lortzeko edo jarduerak egiteko beharrezkoak diren egiaztagiri fisikoak bildu eta eraman beharrean, aplikazio honekin formatu elektronikoan sartuta eraman ahal izango dituzu zure gailu mugikorrean.
Aplikazio mugikorra Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak garatu du. Txartel-zorro digitala oso erabilgarria da dokumentuak mugikorrean gordetzeko eta in situ eta modu telematikoan aurkezteko aukera ematen baitu, hala nola, udal kiroldegietara sartzeko identifikazio txartelak (Santurtziko kasuan, dagoeneko erabilgarri dago eta laster zabalduko da Euskadiko beste udalerri batzuetara), Osasun Identifikazioko Txartela (TIS) edo hezkuntzako irakasle publikoen izaera egiaztatzen duten dokumentua. Sailak txartel digitalaren erabilera euskal administrazio publiko guztiek eskaintzen dituzten beste zerbitzu batzuetara zabaltzea aurreikusten du.
Txartel digitala tresna segurua da, gailua identitate indartsu batekin lotuta dagoelako, eta, beraz, ez dago informazio faltsua edo legez kanpokoa erabiltzeko mehatxurik. Telefono mugikorra lapurtuz gero, lapurrak ez luke patrika digitalera sartzeko aukerarik izango, aplikazioak sarbide fisikoa kontrolatzen baitu kode edo aztarna digital baten bidez edo gailu mugikorraren beraren aurpegi azterketa biometrikoaren bidez.
Plastikozko txartelek ez bezala, txartel digitalak iraungitze kontrol automatikoa egiteko aukera ematen du, horien berritzea berariaz eskatu behar baita. Horrek balizko zerbitzuen hartzaileen kudeaketa hobea egiteko aukera ematen du. Gainera, txartel fisikoek denboraren joanak eragindako narriadura naturalari lotutako arazoak dituzte, eta hori saihestu egiten da akreditazio digitalekin.
-
2023-02-06
Kaixo.
Instalatuta daukat aplikazioa. Nire aldetik arazorik gabe eta ondo dabil.
Galdera bat egin nahiko nuke...
Posible litzateke beste norbaiten txartela gehitzea?
Gurasoen medikamentuak jasotzen ditut sarritan eta amaren txartel sanitarioa nirearekin batera aplikazioan gehitzea oso baliagarria litzateke niretzat.
Eskerrik asko. -
2022-10-06
Hola,
Estaría bien que añadiesen en el caso de IOS, aplicación/applet adicional para Apple Watch como en otras aplicaciones de la Apple Store,, de este modo tan solo llevando el reloj (apple Watch LTE-Celular), se podría validar el código QR, tanto para tarjeta sanitaria como para acceso al IMD Santurtzi sin necesidad de llevar encima el móvil, tan solo el Apple Watch.
JManu.
Saludos. -
2022-09-23
Bi iruzkin:
-Lehen pantailan gaztelera lehenesten du hizkuntza bezala. Nahiz eta telefonoaren sistema eragilea euskaraz eduki, berdin lehenesten du gaztelera.
-Bigarren pantailan "App sekurizatzeko PIN kodea ezartu" dago idatzita. "App-a" edo "aplikazioa" eta "ezarri" jarri beharko lituzke euskaraz.Eusko Jaurlaritzak begirune gehiago izan beharko luke euskal hiztunengan.
-
2022-09-21
Albiste honi buruzko iruzkinetan aipatzen diren baimenei dagokienez, arrazoia da NIK aplikazioa fase pilotuan dagoela, hau da, zerbitzu lokalizatuetan erabiltzeko gaituta dagoela eta, laster, haren erabilera zabalduko dela. Hori ere herritarrei jakinaraziko zaiela behar den unean.
Agur eta eskerrik asko Irekiaren bitartez parte hartzeagatik.
________________En relación con los permisos a los que se alude en los comentarios a esta noticia, el motivo es que la aplicación NIK se encuentra en fase piloto, es decir, está habilitada para su uso en servicios localizados y, próximamente, se extenderá su uso, lo cual también se dará a conocer a la ciudadanía en su debido momento.
Un saludo y gracias por participar a través de Irekia. -
2022-09-20
Pero, es serio lo que se indica en los COMENTARIOS de la aplicación, cuando han dicho los problemas que tienen:
Escríbenos a: ejgv.apps@gmail.com
No me imagino al GV con este correo.
Saludos -
2022-09-21
¿A qué colectivos se refiere la noticia? Yo veo que habla de "la ciudadanía", "cualquier persona", que está ya operativo en Santurtzi y que se puede usar para almacenar la TIS... pero no veo dónde habla de que esté operativo sólo para algún colectivo.
Además, en la noticia no pone que está en fase piloto sino que la ha puesto en marcha. ¿Qué tiene que aparecer en la noticia para saber que es una aplicación ya finalizada y que la podemos usar con confianza? No es lo mismo instalarse una aplicación en fase piloto o una ya contrastada.
Por mucho que la releo, no veo nada de eso. -
2022-09-21
Es absolutamente frustrante que la anuncien y, sin embargo, sea para seguir aún en "fase piloto".
Las cosas se anuncian cuando son ya para un uso general y no crear falsas expectativas.
El proyecto y la aplicación salió para Vitoria hace meses y, aunque ahora funcione para Santurce, no es de recibo la lentitud de la fase de pruebas. -
2022-09-20
En relación con los permisos a los que se aludo en los comentarios a esta noticia, el motivo es que la aplicación NIK se encuentra en fase piloto, únicamente, para los colectivos referidos en la noticia, excepto en el caso del personal docente, que se activará próximamente.
Un saludo y gracias por participar a través de Irekia.