qrcode

Daniel Cassany Comas hizkuntzalariaren hitzaldi batek eman dio hasiera euskaltegien ikasturte akademikoari

2022-09-16

Euskadiko euskaltegien sareak hasiera eman dio gaur 2022-2023 ikasturteari Donostiako Miramar Jauregian egindako ekitaldi batean. Ekitaldiaren ardatz nagusia Daniel Cassany Comas Pompeu Fabra unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak eman duen hitzaldia izan da. Hizlariak gogoeta egin du klasea emateko arteaz (hizkuntzalari baten arabera). Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Jokin Azkue HABEko zuzendariak, Josemi Reguero euskaltegi pribatuen ordezkariak eta Joseba Urriz udal euskaltegien ordezkariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak