Estatu Batuek Erresuma Batua eta Suitza gainditu dituzte, Arabako Errioxatik esportatutako ardoetan gehien inbertitzen duen herrialdea baita

2022-09-18
  • 2022ko lehenengo seihilekoan Errioxa jatorri-deitura kalifikatudun (JDK) ardoen Arabako esportazioek % 15 egin zuten behera, bolumenari dagokionez, 11,4 milioi litrora arte
  • Inflazio handiko aldi batean, fakturazioa egonkor mantendu zen, 76 milioi eurotik gora berriro ere, batez besteko prezioa % 17 handiagoa izateari esker (litroko 6,71 euro)
  • Arabatik esportatzen diren Errioxa JDKdun ardoak munduko 91 merkatutara iritsi ziren 2022ko lehenengo seihilekoan: lehenik eta behin, Erresuma Batura eta Estatu Batuetara, eta, azkenik, Nikaraguara eta Laosera
  • Eusko Jaurlaritzak Sustapen Plan indartsu baten bidez indartu du sektoreari ematen dion babesa, eta plan horretan nazioarteko azoka garrantzitsuenetan duen presentzia nabarmentzen da 

Osasun egoeraren ondoriozko bi urteko etenaldiaren ondoren, Arabako Errioxak Mahats‑bilketaren Festa berreskuratu du,  hurbileko mahastizaintza eta gastronomiaren arloko zale eta profesionalentzako ezinbesteko hitzordua. Lantziegon ospatu dute jaialdiaren hogeita zazpigarren edizioa. Esparru horretan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredorekin eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raul Perez Iratxetarekin batera, Arabako Errioxako ardoen esportazioek urteko lehenengo seihilekoan izan duten bilakaerari buruzko informazioa eman du, eta sektorearekin batera egindako kanpo-sustapeneko jardueren laburpena egin du.

Orozek emandako datuen arabera, Arabako Errioxak 76 milioi eurotik gora esportatu du 2022ko lehenengo seihilekoan, hau da, aurreko ekitaldian aldi berean erregistratutakoaren antzeko kopurua. “Nahiz eta esportatutako bolumenak % 15 egin duen behera, fakturazioa mantendu egin da; izan ere, inflazio handiko egoera batean, prezioek % 17 egin dute gora, hau da, litroko prezioa 6,71 eurora iritsi da”, baieztatu du. 

“Horrek agerian utzi du balio erantsi handiko produktu bat dela eta dagoeneko munduko 91 merkatutan aurki daitekeela: lehenik eta behin, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, eta, azkenik, Nikaraguan eta Laosen”, azaldu du sailburuordeak.

Bolumenaren beherakadaren arrazoia da 2022a merkataritza-ziurgabetasun handikoa urtea izaten ari dela, Errusiak Ukraina inbaditu izanaren, garraioaren eta hornigaien krisiaren, eta erregaia eta energia garestitzearen ondorioz, horrek guztiak inflazio global gogorra eragin baitu. “Alde positiboa da, Errioxa JDKdun ardoen esportazioek, nahiz eta bolumenean behera egin duten, nazioarteko ardo-merkataritzaren joerari helduz, ia ez dutela baliorik galtzen, merkatuen aldaketa garrantzitsua gertatu baita, batik bat prezioak altuagoak baitira”, nabarmendu nahi izan du Orozek.

Merkatuen arabera

Merkatuen arabera aztertuz gero, azpimarratzekoa da Estatu Batuek Erresuma Batua eta Suitza gainditu dituztela, Arabatik esportatutako Errioxa JDKdun ardoetan gehien inbertitzen duten herrialdea baita. Erresuma Batuek, neurri handi batean, bolumenaren mundu mailako beherakada markatu dute; izan ere, % 36 egin du behera, 2,4 milioi litrora arte. Bestalde, nabarmentzekoa da Estatu Batuen garapen paregabea, Suitza gainditu baitzuen bigarren helmuga gisa, % 45 egin baitu gora, 1,7 milioi litrotara iritsi arte. Milioitik gora Suitza eta Alemania daude.

Balioari erreparatzen badiogu, Estatu Batuak are gehiago hazi dira (% 53), eta, ondorioz, esportazioen hirugarren helmuga izatetik lehen merkatu izatera igaro da, 12 milioi eurorekin. Hazkunde nabarmen horretan, halaber, batez besteko prezioa handiagoa izan da (% 6,1), eta batezbestekoa baino handiagoa (6,89 €/litro). Suitzan ere prezioa altua da (7,23 €/litro).

Beste helmuga batzuei dagokienez, Kanada bosgarren merkatu gisa finkatu da: bolumenari dagokionez % 13,8 hazi da, eta balioari dagokionez, berriz, % 24; batez besteko prezioa 8 €/litro ingurukoa da, gutxi gorabehera. Mexikok ere erritmo hona hartu du; izan ere, salmentek % 37 egin zuten gora bolumenari dagokionez, eta % 57, berriz, balioari dagokionez. Horrek Arabatik esportatutako Errioxa JDKdun ardoek Amerikako merkatuetan bizi duten une paregabea berresten du. Halaber, gora egin dute hainbat herrialdetara egindako esportazioek, hala nola Irlandara, Frantziara, Hong Kongera, Taiwanera, Arabiar Emirerri Batuetara, Dominikar Errepublikara edo Australiara.

22-23 kanpo sustapenerako jarduerak 

COVID 19aren pandemiak eragindako etenaren ondoren, 2022an normaltasunera itzuli dira sustapen‑ekitaldiak, bereziki azokak. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, HAZIk zuzentzen duen ARDOA Basque Wine Office bulegoaren bitartez, Elikagaien Industria Sustatzeko Plan zabala garatzen ari da, azoketan Euskadi Basque Country markapean batera parte hartzeko.

Hala, 2022. urteko lehenengo seihilekoan lau azoka hauetan parte hartu dugu: Bartzelona Wine Week, Prowein Dusserdolf, Fenavin Ciudad Real eta Gourmets Madril. Horietan, 100 upategi inguruk hartu dute parte.

  1. 2 urteko bigaren seihilekoan lehenengo aldiz egon gara Prowein Singapur azokan. Bertan, Euskadi Basque Country standean, 10 upategik hartu dute parte. Asian mota horretako azoka batera Euskadi Basque Country markapean joaten garen lehenengo aldia da, Eusko Jaurlaritzak merkatu berriak ezagutzeko egindako apustuaren barruan, eta upategien lehenengo inpresioa oso positiboa izan da.
  2. 2 urteari dagokionez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, HAZIren bitartez, bere apustua indartuko du sustapen plan sendo bati esker. Plan horretan, Bartzelona Wine Week, Prowein Dusserdolf eta Fenavin Ciudad Real azoketan izandako presentzia nabarmentzen da. Halaber, Prowein Singapur eta Prowein Hong Kong azoketan parte hartzea baloratzen ari gara.

 

 

.

 

.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro Gonzalez, diputado general de Alava