Berriak
Eu

Euskal Gizataldeen V. Mundu Biltzarra

2011.eko azaroak 04

Hiru egunez. Atzerrian dauden Euskal Gizataldeen V. Mundu Biltzarra egin da. Hitzorduan, 24 herrialde eta 4 kontinentetako, hau da, Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniako 178 Euskal Etxetako ordezkari izan ziren. Kongresu honek atzerrian bizi diren euskal herritarren egoera aztertzeko eta beren eskaerak eta beharrak eztabaidatzeko balio izan du. Biltzarraren ondorioak gaur aurkeztu dira, baterako dokumentu batean

1- Euskal Gizataldeekin harremanak izatea ezartzen duen 8/1994 legearen garapena

Garapenean eta Indarrean dauden 8/1994 legearen programekin jarraitu eta haiek indartzearen alde egiten dugu

2- Ohiko gastu, jarduera, azpiegitura eta ekipamenduentzako diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeak diruz laguntzen jarraitzea nahi dugu, bai eta beren handitzea aztertzea ere, aurrekontuek hala ahalbidetzen badute eta Euskal Etxe gisa aitortuak diren zentroen hazkundea aintzat hartuz. Aldi berean, beharrezko giza- eta ekonomia baliabideak handitzea eskatzen da, egoera berriak aztertzeko. Laguntzen ebazpen eta ordainketa epeak murrizteko ahalegina guztiak egitea eskatzen dugu, garapenean dauden proiektu guztiak aurkeztu diren irizpideen bidez bete ahal izateko. Federazioei aplikatzen zaizkien esleipen mugak deuseztatzea eskatzen dugu. Euskal Etxe eta Federazio bakoitzaren jarduerei dagokienez, diruz lagundutako proiektuen ebaluazio irizpideak sinpleagoak, gardenagoak eta objektiboagoak izatea galdegiten dugu.

3- Premia larrian dauden familien egoeren aldeko laguntzak

Euskal Etxe historikoen helburua elkarri laguntzea izanik, familia hauei laguntzeko programen jarraipena planteatzen dugu. Bestalde, Euskal Etxeetako bazkideen asistentzia beharrak beteko dituzten aseguru pribatuen sistema bat egokitzeko bideragarritasuna ikertzea eskatzen dugu.

4- Gaztemundu Programa

Lau urteko egutegi bat ezartzea proposatzen dugu, eta urte bakoitzean programa ondoko gaietara bideratzea: 2012: Euskara 2013: Musika 2014: Dantza 2015: Erakunde kulturalen kudeaketa, VI. Biltzarrarekin bat eginez.

5. Bira kulturalen deialdiak

Deialdi honi jarraipena ematearen alde gaude euskal zentrook adierazpen kultural moderno eta lehen mailakoetara sartzeko aukera izan dezagun Bestalde, alderantzizko birak egiteko aukera plazaratzen dugu, Euskal Etxeen inguruan egiten diren adierazpen kulturalak Euskadin aurkezteko. Halaber, atal honi prestakuntza arloak eransteko aukera aztertuko da.

6- Munduko biltzarren arteko eskualdeetako kongresuak egitea

Biltzarren artean burutu litezkeen eskualdeetako bilerak egiteko beharra proposatzen dugu, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskal Etxeen arteko harremana mantendu eta indartzeko Halaber, bisita teknikoak eskatzen ditugu programen diru-laguntzen eskaeren formulatzea prestatu eta babesteko.

7- Euskara Munduan programaren finantzaketa

Euskara Munduan programaren finantzaketa bermatzea eskatzen dugu, atzerrian dauden gizataldeentzako interes handieneko programa delako.

8- Itzultzeko egoeran dauden pertsonentzako laguntzak

Banakako itzultzeko prestazioak aztertzea eskatzen dugu, bai eta atzerrian dauden euskal herritarren arreta eta oraingo Zuzendaritzak atzerrian dauden euskal herritar eta gizataldeentzat ere bete behar duen «bulego» paperean sakontzeko ere.

9- Memoria Historikoa eta argitalpenak

Memoria historikoaren bilketako Urazandi programarekin aurrera jarraitzea, Amerikako prentsan Euskaldunen faseari jarraipena emanez. Gure Euskal Etxeetako etorkizunerako garrantzi handi izan dezaketen ahozko, epistola eta argazki lekukotasunak biltzeko behar besteko ahalegina egin dadin galdegiten dugu.

10- Euskal enpresarentzako plataforma

Euskal Etxeek euren herrialde eta Euskadiz dakitena argi uzten dute, tokiko zein Euskadiko enpresen nazioartekotze dinamikak babesteko.

11- Atzerriko botoa

Atzerriko euskal gizataldeek botoa emateko eskubidea gauzatzeko duten zailtasunaren berri ematea Eusko Jaurlaritzari, honek erakunde eskudunei helaraz diezaien.

12- Aholkularitza Batzordeko Behatzaileak

Aholkularitza Batzordeari atzerrian dauden Euskal Gizataldeetako hiru kideri beren bileretan parte hartu ahal izatea eskatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)