Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Artolazabalek terrorismoaren biktimei eskatu die “iraganeko mina etorkizun berri baten eraikuntzan” aldatzeko

2022-09-16

Donostia-San Sebastián 22/09/16

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur goizean parte hartu du UPV/EHUren Terrorismoaren biktimak: parte hartzeko eskubidea ikastaroari hasiera emateko ekitaldian. Ikastaroaren helburua da Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak duela hamar urte baino gehiago eratu zenetik izan duen jarduera berrikustea, ikasgeletan terrorismoaren biktimek duten presentzia baloratzea, eta egungo legedia eta etorkizunerako aukerak ebaluatzea.

Artolazabal kontseilariaz gain, Jose Luis de la Cuesta Arzamendi, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko lehendakaria; José María Lobato Femia, Covitekoa; Xabier Etxeberria Mauleón, Deustuko Unibertsitatekoa; Gemma Maria Varona Martínez, Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzailea (IVAC); Eduardo Mateo Santamaria, Fernando Buesa Fundaziokoa, eta Jaime Arrese, Sinnergiak zentrokoa.

Artolazabalek UPV/EHU zorionduz ekin dio hitzaldiari: “Ikasturte honen antolakuntzak bi gauza adierazten ditu: lehena, unibertsitateak bere misioa betetzen duela, bere garaiarekin konprometitutako erakunde batena. Eta gaur egun ere terrorismoaren biktimen garaia da. Bigarrena, terrorismoaren biktimak zuek zaretela eta erdigunean zaudetela. Ez da beti horrela izan. Erakundeek eta gizarteak beharrezko autokritika egin dugu dagoeneko, enpatia erakusten jakin ez genuen urteengatik. Gaur, eta duela urte askotatik hona, zorionez, gauzak aldatu egin dira”.

Udaberri 2024 Bizikidetzarako, Giza Eskubideetarako eta Aniztasunerako Plana baloratu du sailburuak, eta biktimekiko konpromisoa berretsi du. “Begiak ez ixtea eta eskubide-urraketa guztiak salatzea lagungarria da baieztatzeko terrorismoaren zentzugabekeria herrialde honetako giza eskubideen urraketa nabarmenena izan dela hamarkadetan”.

Era berean, “zauriak sendatzeko” eskatu die biktimei, beren bizitzaren osotasuna berreskuratzeko eta “biktima helmuga bakar gisa” harrapatuta ez geratzeko. Horregatik, eskatu die: “Gaindi itzazue galera, sufrimendua, dolua, trauma… Alda ezazue, ahal den neurrian, iraganeko mina etorkizun berri baten eraikuntzan”.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Luis de la Cuesta Arzamendi;Gema Varona Martínez (IVAC/UPV); Jaime Arrese; Xabier Etxeberria Mauleón; José María Lobato Femia;Eduardo Mateo Santamaria