Berriak Osasuna

Kataluniako Osasun Sailaren ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du

2022-09-15
  • Bisitaren helburua da osasunaren eremuan bi erkidegoen arteko harremanak estutzea eta jardunbide egokiak partekatzea

 

Kataluniako ordezkaritza batek bisita egin du Euskadira, egunotan; Josep Maria Argimon Kataluniako Generalitateko Osasuneko kontseilaria da bisitaren buru. Bisita Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuarekin batera egiten ari dira.

 

Bisita horren helburu dira osasun-arloko Euskadiko zerbitzuak ezagutzera ematea, bi erkidegoen arteko harremanak estutzea eta jardunbide egokietatik ikastea, bereziki Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Soziosanitarioaren eremuetan, osasunaren ikuspegitik.

 

Gaur, Kataluniako ordezkaritzak Vitoria-Gasteizko Osakidetzaren bulego nagusiak bisitatu ditu; bertan, Lehen Mailako Arretarekin zerikusia duten alderdietan sakondu dute. Gainera, zenbait kontu aztertu dituzte: Lehen Mailako Arretarako Estrategiaren edukiak; herritarren ahalduntzea; Haur Osasunaren Programa, eta zerbitzu-zorroa areagotzea asistentzia-eremu horretan, hala nola fisioterapiarekin edo farmaziarekin. Era berean, ordezkaritzak Vitoria-Gasteizko Zabalganako osasun-zentroaren instalazioak ere bisitatu ditu, eskarian oinarritzen den arreta-eredu baita.

 

Bestalde, eremu soziosanitarioan, 2021-2024rako Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren egungo Estrategia ere aztertu da; haren helburua da pertsonen osasun-egoera eta autonomia hobetzea, alegia, ongizate orokorra, zerbitzu sozialetako eta osasuneko sistemen arteko jarduketa koordinatuaren bidez. Hala, Osasun Sailak foru-aldundiekin lankidetzan dituen koordinazio-ekintzak azaldu dituzte, eta, zentzu horretan, zenbait baliabide bisitatu dituzte, hala nola Bilboko Santa Marina ospitalea; ospitale hori zaintzei eta kronikotasunari lotuta esperientzia gehien duen ospitaleetako bat da.

 

 

3 iruzkin
  • @itziar123456
    2022-09-16

    Comentario de Twitter:
    RT @santamarinaospi: UNA DELEGACIÓN DEL DEPARTAMENTO DE SALUD DE CATALUÑA VISITA EUSKADI https://t.co/yf7XkpCztt

  • @santamarinaospi
    2022-09-15

    Comentario de Twitter:
    KATALUNIAKO OSASUN SAILAREN ORDEZKARITZA BATEK EUSKADI BISITATU DU https://t.co/uUGx9wTKMC

  • @santamarinaospi
    2022-09-15

    Comentario de Twitter:
    UNA DELEGACIÓN DEL DEPARTAMENTO DE SALUD DE CATALUÑA VISITA EUSKADI https://t.co/yf7XkpCztt

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak