
Kataluniako Osasun Sailaren ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du
- Tagak
- bisitak
- Bisitaren helburua da osasunaren eremuan bi erkidegoen arteko harremanak estutzea eta jardunbide egokiak partekatzea
Kataluniako ordezkaritza batek bisita egin du Euskadira, egunotan; Josep Maria Argimon Kataluniako Generalitateko Osasuneko kontseilaria da bisitaren buru. Bisita Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuarekin batera egiten ari dira.
Bisita horren helburu dira osasun-arloko Euskadiko zerbitzuak ezagutzera ematea, bi erkidegoen arteko harremanak estutzea eta jardunbide egokietatik ikastea, bereziki Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Soziosanitarioaren eremuetan, osasunaren ikuspegitik.
Gaur, Kataluniako ordezkaritzak Vitoria-Gasteizko Osakidetzaren bulego nagusiak bisitatu ditu; bertan, Lehen Mailako Arretarekin zerikusia duten alderdietan sakondu dute. Gainera, zenbait kontu aztertu dituzte: Lehen Mailako Arretarako Estrategiaren edukiak; herritarren ahalduntzea; Haur Osasunaren Programa, eta zerbitzu-zorroa areagotzea asistentzia-eremu horretan, hala nola fisioterapiarekin edo farmaziarekin. Era berean, ordezkaritzak Vitoria-Gasteizko Zabalganako osasun-zentroaren instalazioak ere bisitatu ditu, eskarian oinarritzen den arreta-eredu baita.
Bestalde, eremu soziosanitarioan, 2021-2024rako Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren egungo Estrategia ere aztertu da; haren helburua da pertsonen osasun-egoera eta autonomia hobetzea, alegia, ongizate orokorra, zerbitzu sozialetako eta osasuneko sistemen arteko jarduketa koordinatuaren bidez. Hala, Osasun Sailak foru-aldundiekin lankidetzan dituen koordinazio-ekintzak azaldu dituzte, eta, zentzu horretan, zenbait baliabide bisitatu dituzte, hala nola Bilboko Santa Marina ospitalea; ospitale hori zaintzei eta kronikotasunari lotuta esperientzia gehien duen ospitaleetako bat da.
-
@itziar1234562022-09-16Kopiatuta! https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/79892-kataluniako-osasun-sailaren-ordezkaritza-batek-euskadi-bisitatu#comment_50868
Comentario de Twitter:
RT @santamarinaospi: UNA DELEGACIÓN DEL DEPARTAMENTO DE SALUD DE CATALUÑA VISITA EUSKADI https://t.co/yf7XkpCztt -
@santamarinaospi2022-09-15Kopiatuta! https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/79892-kataluniako-osasun-sailaren-ordezkaritza-batek-euskadi-bisitatu#comment_50861
Comentario de Twitter:
KATALUNIAKO OSASUN SAILAREN ORDEZKARITZA BATEK EUSKADI BISITATU DU https://t.co/uUGx9wTKMC -
@santamarinaospi2022-09-15Kopiatuta! https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/79892-kataluniako-osasun-sailaren-ordezkaritza-batek-euskadi-bisitatu#comment_50862
Comentario de Twitter:
UNA DELEGACIÓN DEL DEPARTAMENTO DE SALUD DE CATALUÑA VISITA EUSKADI https://t.co/yf7XkpCztt
























