Berriak Osasuna

Euskadik areagotu egin du Monkeypox-en aurkako txertaketa

2022-09-15

 

  •  Gaur arte, Euskadin 486 pertsonak jarri dute txertoa, eta jarraitzen du txertaketak; asteon, beste 158 bial jaso ditu Euskadik.

  • Guztira, 228 positibo erregistratu dira, hiru lurraldeetan banatuta: 159 Bizkaian, 21 Araban eta 48 Gipuzkoan.

Euskadik jarraitzen du MonkeyPoxen txertaketarekin, Osasun Publikoko Batzordeak tximino-baztangaren egungo agerraldirako onartutako txertaketa-gomendioetan jaso diren irizpideei jarraikiz. Hori horrela, asteon, beste 158 dosi jaso ditu, eta, hala, txertaketarekin jarraitzen du. Txertaketa, dagoeneko, honela banatu da, lurraldeen arabera: % 57 Bizkaian (90 dosi), % 33 Gipuzkoan (52 dosi) eta % 10 Araban (16 dosi). Gainera, gaur arte, Osakidetzak 486 pertsonari jarri die txertoa, guztira:  341 Bizkaian, 38 Araban eta 107 Gipuzkoan.

 

Txertaketarako, herritar hautagarriak erakartzeko lanak aurrera darrai; osasun-zerbitzuak (Osakidetza) txertoen batzordeak prestatu eta Osasun Publikoko Batzordeak onartutako MPXen txertaketaren gomendioetan jasotako irizpideak betetzen dituzten pertsonekin ari dira harremanetan jartzen.

 

Bestalde, Euskadin detektatutako tximino-baztangagatiko (MonkeyPox)  infekzio-kasuen kopurua, irailaren 15an, 228 dira. Haietatik, 159 Bizkaian, 48 Gipuzkoan eta 21 Araban. 221 gizon eta 7 emakume dira, eta, kasu gehienetan, sintomak arinak izan dira, baina bakartzeko eskatu zaie eta Osakidetzak jarraipen anbulatorioa egin die.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau