qrcode

Enpresek berdintasunean egiten duten lana laguntzeko aurrerapausoak

2022-09-14

Gaur goizean, Elkarrizketa Sozialeko Mahaiko genero berdintasuneko taldea bildu da. Talde honen helburua lan-arloan emakumeen eta gizonen berdintasunerako urratsak ematea da. Taldea 2019ko otsailean sortu zen, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria buru zela, eta bertan ordezkatuta daude CCOO eta UGT sindikatuak, Confebask eta Eusko Jaurlaritzako lan-saila, Lan Harremanetarako Kontseiluaren (LHK) laguntzarekin. Harrezkero, talde hau lanean ari da enpresen berdintasun-planak sustatzeko, negoziazio kolektiboan genero-berdintasuna bultzatzeko eta Soldata arrakala murrizteko Estrategia eta  eta Plan operatiboa garatzeko helburuarekin.

Gaurko bilerak LHKren eta Emakunderen arteko harremana estutzeko balio izan du; izan ere, bi erakundeek elkarrengandik ikasteko lantalde bat eratuko dute berdintasunaren arloko adituekin, alde batetik, eta negoziazio kolektiboaren arloko adituekin, bestetik. Ondoren, pilotaje baten bidez, enpresetako berdintasun-batzordeei laguntzan aurrera egin ahal izango dute.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @AuziaEuskaraz
    2022-09-15

    Comentario de Twitter:
    Enpresek berdintasunean egiten duten lana laguntzeko aurrerapausoak https://t.co/8XLrwIHqO0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak