Hauteskundeak 2024
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskadik hartuko du Nazio Batuen Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza global eta iraunkorra

2022-09-14

Jonan Fernandezen adierazpenak

Nazio Batuek berretsi dute onartu egin dutela Bilboko hautagaitza Local 2030 Koalizioaren  Idazkaritzaren egoitza gisa. Koalizio horren buruan daude NBE-Habitat eta NBGP (Nazio Batuen Garapenerako Programa), Amina J. Mohammed, gaur egun Nazio Batuen idazkariorde nagusia dena, da horren burua. Egoitza hori Euskadiko Artxibo Historikoa eta Gogora Institutua kokatuta dauden Eusko Jaurlaritzaren eraikineko seigarren solairuan kokatuko da modu iraunkorrean, Maria Diaz de Haro kaleko 3. zenbakian.

Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza globala EAEn kokatzeko egindako ibilbidea, 2021aren hasieratik, Lehendakaritzak bereziki bultzatu du, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eta Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren lan koordinatuaren bidez. Eusko Jaurlaritzak urtean 1.500.000 euroko aurrekontu-konpromisoa hartu du hiru urteko hasierako aldirako.

Urte luze honetan, harreman eta elkarrizketa ugari izan dira, hasieran Espainiako Gobernuarekin eta Nazio Batuekin, eta azken etapan Bilboko Udalarekin eta BBK Fundazioarekin. Horrela, euskal hautagaitzaren aurkezpena Eusko Jaurlaritzaren, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren, Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren Ministerioaren, Bilboko Udalaren eta BBK Fundazioaren arteko lankidetza-prozesu emankor baten emaitza izan da. Hautagaitza ofizialki, uztailaren 11n, aurkeztu zen, New Yorkeko High Level Political Forumean (HPLF 2022).

Nazio Batuen erabaki honek aintzatespena ematen dio EAEko erakundeek 2030 Agendaren arloan egindako ibilbideari, eta etorkizuneko proiekzioa bultzatzen du. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean helburu horretarako garatutako lankidetza- eta kogobernantza-ereduari bultzada ematen dio.

Erabaki horrek, halaber, 2030 Agendarekiko konpromisoaren arloan maila globalean lehentasunezkotzat jotzen den helburu bat indartuko du: Garapen Jasangarrirako Helburuen kokapena sustatzea. 2030 Agendaren eta GJHen lokalizazio-prozesu global horren lehentasuna da agenda planetako toki- eta eskualde-gobernu bakoitzean errotzea, gobernuen maila anitzeko koherentzia sustatuz, eta eragile anitzeko eta diziplina anitzeko lankidetza publiko-pribatua mobilizatuz, behetik gora eraginkortasunez ezartzeko.

Horixe da, hain zuzen ere, Local 2030 Koalizioaren funtsezko misioa: 2030 Agendaren garapena bultzatzea eskualdeetako eta udalerrietako erakundeetan. Kontuan hartu behar da, adibidez, klima-aldaketarekin eta haren arintzearekin lotuta garatzen diren jardueren % 70 estatuz azpiko erakundeen mende daudela.

Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza Euskadin kokatzeak indartu egingo du, halaber, Euskadiren eta haren erakundeen nazioarteko proiekzioa, Garapen Jasangarrirako Helburuen eta 2030 Agendaren konpromisoan eta sustapenean erreferentziazko aktore gisa.

Eusko Jaurlaritzak bi helburu izan ditu egoitza hori bultzatzeko. Alde batetik, Nazio Batuekin aktiboki lankidetzan aritzea, Local 2030 Idazkaritzak bere helburuak eta funtzioak ahalik eta hobekien bete ditzan laguntzeko eta errazteko, eta Local 2030 Koalizioaren printzipioei, ikuspegiei, misioei eta jarraibideei jarraikiz. Bestetik, Euskadi indartzea, Garapen Jasangarrirako Helburuak kokatzeko eta 2030 Agendak dakartzan eraldaketa sozialarekiko, ekologikoarekiko eta ekonomikoekiko konpromisoa hartzeko nazioarteko erreferente gisa.

Hautagaitzaren aurkezpen-bideoa

3 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2022-09-16

    Berri on bat, gizarte-kontzientziazio solidarioz zalantzak uxatu nahian ari zaigunerako antolatzea, pertsona bakoitzaren kontu horrek eragin handiagoa izan balu, iritsiko da eguna jainkotiar bat halabeharraren erantzule gisa erdian jarri beharrik gabe.

  • Argazkia Xaver
    2022-09-16

    Una buena noticia, si organizarse para lo que nos viene tratando de despejar incertidumbres con concienciación social solidaria, eso de cada persona se las guise y se las coma puede haber contribuido a un mayor impacto, llegará el día no haya que poner en medio a un ser divino como responsable de la fatalidad somos responsables.

  • Argazkia Janire
    2022-09-15

    Qué gran noticia! Que este reconocimiento sea un estímulo para seguir trabajando en la misma línea. Ondo eginda!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak