Berriak Kultura
Eu

Kultura Sailak hitzarmena sinatu du munduan euskararen hedapena sustatzeko

2011.eko azaroak 04

Hitzarmena Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunarekin (FEVA), Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioarekin (FIVU) eta Ipar Ameriketako Euskal Elkarteekin (N.A.B.O.) sinatu da

Hitzarmen honen helburua da nazioartean euskararen irakaskuntza eta ikaskuntza bultzatzea. Argentinako, Uruguaiko eta AEBetako ordezkariek sinatu dute; hiru herrialde hauekin, izan ere, Euskadik aspalditik harreman estua du, bai eta amets bera ere: euskara inolako muga geografikorik gabe sustatu ahal izatea.

Hitzarmena Euskal Gizataldeen V. Mundu Batzarraren harira sinatu da. Batzar honen bitartez atzerrian bizi diren euskaldunen egoera, eskaerak eta beharrak aztertzen ari gara, besteak beste.

Eusko Jaurlaritza jakitun da gure mugetatik kanpo euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeak ahalegin handia eskatzen duela. Horregatik, ezinbestekoa da nazioartean euskara sustatzeko xedez egiten diren ekimen guztiak aitortzea, babestea eta bultzatzea.

Azken urteotan euskararekiko interesa handitu egin da mundu guztian, eta gero eta gehiago dira  euskara ikasteko interesa agertu duten unibertsitateak eta ikaskuntza zentroak.

Gaur egun, mundu osoko 2.500 heldu eta 1.500 ume euskara ikasten ari dira, 4 kontinentetako 23 herrialdetan banatutako 75 zentrotan. Gainera, munduko 23 unibertsitatetan ere euskara ikasteko aukera dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko