Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 35.750 eurorekin lagundu ditu Ikusika udalekuak (Gobernu Bilera 2022-9-13)

2022-09-13

Gobernu Kontseiluak Urtxintxa Aisialdiko Eskola Gipuzkoa Elkartearentzat 35.750 euroko dirulaguntza bat onartu du gaur. Dirua uztailean egin ziren Ikusika udalekuak finantzatzeko izango da. 

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sinatutako Hiruko Itunaren barruan kokatzen dira udalekuak. EAEko eta Iparraldeko 9 eta 15 urte arteko 100 bat gaztek parte hartu zuten, bi txandatan, Azkoitiko Abaraxka aterpetxean egin ziren udalekuetan. Helburua eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatzea izan da eta horretarako Urtxintxa Aisialdiko Eskolak hizkuntzaren ezagutza eta erabilera lantzeko motibazio estrategiak sustatu zituen besteak beste, sorkuntza arlo ezberdinak baliatuz eta teknologia berrriak kontutan hartuz (bideogintza, irratigintza, argazkilaritza, bideo jokoen sorkuntza…).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko