Tapiaren bilera Lehen Sektorearekin, Kontingentzia Energetikoaren Plana eta oinarrizko produktuen prezioen muga aztertzeko

2022-09-12

Aratxa Tapia sailburua nekazaritzako sindikatuetako eta arrantzako ordezkariekin bildu da gaur arratsaldean, sektoreak gaur egun bizi duen egoera aztertzeko.

Bileran ordezkaritza izan dute Euskadiko Nekazaritza Kooperatibek, ENBA Gipuzkoak, ENBA Bizkaiak, EHNE Gipuzkoak, EHNE Bizkaiak, UAGAk eta Bizkaiko Bajura Kofradiak.

Bileran, Euskadiko Kontingentzia Energetikoaren Planak jasotzen dituen neurri nagusiak aztertu dira, baita neurri horiek elikaduraren sektorera eramateko modua ere. Oinarrizko produktuen muga eta neurriak Euskadiko ustiategietan izan dezakeen eragina ere aztertu dira.

Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak