Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Ordutegiak arrazionalizatzeko VI. Kongresu Nazionala

2011.eko azaroak 04

Ordutegiak Arrazionalizatzeko VI. Biltzar Nazionala egingo da Donostian azaroaren 15ean eta 16an. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Espainiako Ordutegiak Arrazionalizatzeko Batzorde Nazionalak antolatu dute ekitaldi hau. Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendari Gloria Mújica andreak eta Espainiako Ordutegiak Arrazionalizatzeko Batzorde Nazionalaren presidente Ignacio Buqueras jaunak aurkeztu dituzte gaur, Donostian, programaren zertzeladak.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak inauguratuko du ekitaldia eta inaugurazio-hitzaldia Inés Alberdik -2008-2010 aldian Emakumearentzako Nazio Batuen Funtsaren zuzendari exekutiboa izan zenak- emango du.

Biltzar honekin lan-ordutegi malguagoak eta europarragoak -lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzen eta enpresen produktibitatea areagotzen lagunduko dutenak- sustatzeko Sailak aurten garatu duen lanari amaiera emango zaio.

Legegintzaldi honen hasieratik, ordutegi malguago horien garapena izan da Sail honen gizarte- eta lan-arloko proiektu berritzailea. Ordutegien eredua aldatzeko benetako protagonistak pertsonak, enpresak, herritarrak eta gizarte-agenteak badira ere, Jaurlaritzaren ustez Jaurlaritza bera izan daiteke eta izan behar du aldaketa hori bultzatuko duen eragilea.

Horregatik, eta prozesua gauzatzen laguntzeko, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak hainbat jardun garatu ditu. 2010ean azterlan bat egin zen uztarketa eta produktibitatea hobetzeko egindako ordutegi-aldaketak enpresetan zer ondorio izan zitzakeen ikusteko. Horretaz gain, 2010-2011 aldian ordutegi-eredu malguago eta berri batera aldatzeko proba pilotu bat egin zen Euskadiko lau enpresatan (Euskaltel, Lazpiur, Bellota Herramientas eta Vadillo Asesores), eta horretarako, antzeko ezaugarriak dituen aldaketaren bati ekin nahi dion edozein enpresak erreferentziatzat har dezakeen metodologia erabili zen.Esperientziak arrakasta izan du enpresetan, onurak lortu baitituzte eurentzat ez ezik langileentzat ere:

  • Enplegatuen bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartzearen hobekuntza
  • Motibazio handiagoa
  • Enpresetako lan-giroaren hobekuntza
  • Produktibitate handiagoa
  • Energia-aurrezpenak

Horretaz gain, sentsibilizazio-kanpainak egin dira pertsonen bizi-kalitatea hobetzeaz gain lan-harremanen eredu berriak eta gizarte-eredu kohesionatuagoa lortzea ahalbidetzen duen eredu berri horren abantailak herritarrengan nahiz enpresetan erro daitezen.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)